Udaleku irekietan izena emateko epea astelehenean zabalduko dute

2012/05/18
Nork

Getariako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailaren lehenenego hamabostaldirako. Lau eta hamabi urte bitartekoek hartu ahal izango dute parte, eta izena emateko epea maiatzaren 21etik ekainaren 1era bitartean egongo da zabalik. Antolatzaileek adierazi dute data amaitu ondoren izena ematen dutenak ez dituztela onartuko. Izena emateko orria www.getaria.net helbidean eskuratu daiteke, eta ordainagiriarekin batera kiroldegian aurkeztu beharko [...]

Irakurri gehiago

EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute

2012/05/18
Nork
EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute

EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) [...]

Irakurri gehiago

Jaia euskal kutsuarekin

Jaia euskal kutsuarekin

Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, [...]

Irakurri gehiago

Nika Lertxundi: «Getariak mundu osoan bira eman ahalko du aurrerantzean»

Nika Lertxundi: «Getariak mundu osoan bira eman ahalko du aurrerantzean»

Getariarrek suziak botaz ospatu dute Google enpresaren Model your town lehiaketa irabazi izana. «Orain ordenagailuko saguarekin ezagutu dezakete erabiltzaileek Getariako arratoia». Hala esan du Nika Lertxundik, Getariako alkateak. «Elkano Getariako semea izan da; honek munduari bira eman zion, eta orain Getariak ere mundu osoan bira emateko aukera izango [...]

Irakurri gehiago

Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde plazak betetzera deitu du Herrirak

2012/05/16
Nork
Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde plazak betetzera deitu du Herrirak

Larunbatean Urola Kostan ere herrietako plazak betetzera deitu ditu herritarrak Herrira-k. Era horretan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egiteko eskatu dute. «Gatazka betiko konpondu eta haren ondorio guztiei irtenbidea emateko, ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera ere konpontzea», dio taldeak. Hala, Goazen plazara ekimenaren harira herriz herri  askotariko mobilizazioak prestatu dituzte larunbaterako. Urtarrilaren 7an presoen eskubideen alde, milaka herritarrek egin zuten protesta, Bilboko manifestazioan. Gero, otsailaren 5ean Herrira mugimendua aurkeztu zuten, euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde. Ordutik, [...]

Irakurri gehiago

Herritarrak “pozez gainezka” daude, ‘Model you town’ lehiaketa irabazita

2012/05/16
Nork
Herritarrak “pozez gainezka” daude, ‘Model you town’ lehiaketa irabazita

Getariarrek suziriekin eta guzti ospatu dute Google enpresaren Model your town lehiaketa irabazi izana. Goizean egin dute agerraldia Nika Lertxundi Getariako alkateak, Josetxo Perez eta Pedro Domecq proiektuaren sortzaileek eta erakundeetako ordezkariek, eta jaso duten babesa eskertu dute, udaletxean elkartu diren herritar askoren aurrean. “Pozez gainezka” daudela aitortu [...]

Irakurri gehiago

Nekazarien zaindari, auzotarren gozagarri

2012/05/16
Nork
Nekazarien zaindari, auzotarren gozagarri

San Isidro nekazarien patroia izanik, eskualdeko zenbait landa auzotan egun berezia izan zuten atzo. Getariako Meaga auzoan, Azpeitiko Aratz Errekan eta Errezilgo Erdoiztan ospakizun ugari izan dituzte azken egunetan, eta atzokoan eman zieten amaiera festei. San Isidro eguna izanik, guztietan ekitaldi erlijiosoak izan ziren lehenedabizi. [...]

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kateako jaiak. Gaurko ekitaldiak (ostirala) gunean   duela 44 segundo · Ikusi

    17:30: Haur eta gazteentzako merienda, frontoian. Elatzeta ikastetxeko Gurasoen Elkarteak antolatuta. 18:00: Xalto eta Brinko pailazoen emanldia, frontoian. 19:00: Kalejira auzoko kaleetan barrena, elizatik abiatuta. Buruhandiek eta Los Pasai txarangak parte hartuko dute. Ordu berean, Landetza eta Beti Gazte elkarteen arteko lagunarteko futbol partida, Ugalde-Katea zelaian. 21:00: Kuadrilen arteko afaria, ikastetxeko arkupeetan. 23:00: Dantzaldia, DJ [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azokako emakume baserritarrei omenaldia egingo die Kimetzek gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOrdiziako Kimetz emakume taldeak, asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikustarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokan izeneko ikus entzunezkoa egin du. Ikus entzunezkoa datorren asteazkenean, hilaren 23an jarriko dute ikusgai azokan beratan. Bide batez, egun hori baliatu nahi dute Ordiziako azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Guzti horren berri emateko [...]


  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amarako jaietarako kartel eta pegatina lehiaketa antolatu dute gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Amarako jai batzordeak kartel eta pegatinen lehen lehiaketa antolatu du, festak iragartzeko eta festek irauten duten bitarteko festa giroa areagotzeko. Baldintza gutxi jarri dituzte lanak osatzeko. Karteletan “Amarako Jaiak 2012″ eta jaien datak, “uztailak 27,28,29, 30 eta 31″ atera behar dira. Pegatinen kasuan, berriz, “Amarako Jaiak 2012″ testua azalduko da. Batzordeak berak txertatuko ditu beharrezko [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Talka eta talkak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi) gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Igaro da marejada, igaro da olatualdia. Iragan asteburuan, Olatu Talka dela eta, hainbat ekimenetan murgildurik ibili gara Gipuzkoako hainbat bazterretako artistak. Aitzakia Donostia 2016an Europako hiriburu kulturala izango dela, eta beraz, beronen aldeko aldarria egiteko aukera paregabea izan da. Ez dizuet ukatuko sentimendu gazi-gezak sortarazten dizkidala hiriburutartasun honek, eta duela urte pare bat saltsa horretan ni [...]


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eztena antolatzen hasiko dira gaurtik gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Eztena antzerki jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 13tik 17ra, eta jaialdi hori antolatzen duen Mikelazulo kultur elkarteak lantaldeak sortu ditu hori antolatzen hasteko. Hiru dira: Sortzaileak, Antolatzaile-programatzaileak eta Ikusleak. Eztena parte hartzailea sortu nahi du, eta herritarrak animatu ditu joatera.

    Hala, lehen bilera gaur egingo dute, 19:00etatik aurrera, Niessen kulturguneko auditoriumean.