Urola Kostako udal langileek lanuzteak egingo dituzte gaur

2012/02/08
Nork

Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza sektore publikoan egitekoak diren murrizketak salatzeko mobilizazioak egingo dituzte gaur Urola Kostako hainbat herritan. Azkoitiko, Azpeitiko, Getariako, Zarauzko eta Zumaiako udaletako langileek bat egin dute gaurko iragarrita dagoen lanuztearekin. Zumaian, esaterako, 11:00etatik aurrera itxita egongo dira udal eraikin guztiak, eta udaltzainek izan ezik, ez dituzte ohiko zerbitzuak eskainiko.
Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, ordu horretatik aurrera hitzartuta zituzten ekintza guztiak bertan behera utziko dituzte; halaber, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deituta, 12:30ean mobilizazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, eta horietan parte hartuko dutela jakinarazi dute. Bide beretik, herritarrei mobilizazioetara joateko dei egin die.
Zumaiako udal langileen lanuzteak arratsaldean amaituko dira. Hala, Zumaiako Turismo Bulegoak arratsaldeko ohiko ordutegia hartuko du; 16:00etatik 19:00etara bitartean irekita egongo da. Zumaiako ludotekak ere arratsaldean irekiko ditu ateak, eta liburutegia 18:00etatik aurrera egongo da zabalik.
Zarauzko udal langileen iritziz, berriz, «sektore publikoaren erreformara bideratutako neurriek, zein baino zein murriztaileagoak, kalte nabaria eragingo diote zerbitzu publikoen garapenari, eta ondorioak oso larriak izan daitezke». Horien ustez, bi gobernuek hartuko dituzten neurriek zerbitzu publikoaren kalitatea eta langileen lan baldintzak okertuko dituzte. Horrez gain, murrizketen beste ondorioetako bat zerbitzu publikoen «pribatizazioa» izango dela uste dute Zarauzko udal langileek. «Honen guztiaren ondorio zuzenena, urte askoan guztiontzat izan diren zerbitzuak, dirua duten gutxi batzuk soilik izatea da». Hori hala, 11:00etatik 15:00etara bitarteko alkatetzako zerbitzuak biharamunera atzeratuko dituzte.
Zarauzko Sanz Enea kultur etxeko langileek ere bat egingo dute murrizketen aurka, eta sindikatuak gaurko deitu duen lau orduko geldialdiarekin. Hala, 09:00-11:30 eta 17:00-20:00 bitartean izango da zabalik liburutegia.
Azpeitiko eta Azkoitiko udaletako langileek, berriz, 11:00etatik 15:00etara egingo dute lanuztea, eta Azpeitian 11:00etan elkarretaratzea egingo dute, plazan. Halaber, Azpeitiko kiroldegia eta igerilekua ere itxita egongo dira 11:00etatik 18:00etara bitartean; hala, ordu horietako zerbitzu guztiak bertan behera utziko dituzte. Azkoitian, berriz, brigadak arratsaldean ez du lanik egingo.
Getarian modu berezian egingo dute protesta; lanera joango dira eta geldialdi garaiko lanorduetan lortutako irabaziak beharra duten herritarren artean banatuko dituzte.
Orion, elkarretaratzea
Orioko Udaleko langileek, bestetik, ez dute lanuzterik egingo, baina udaleko ordezkaritza sindikala deituta hamar minutuko elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan, udaletxe aurrean.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eguraldiak baldintzatuta hasi da Arrain Azoka gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEuripean baina Arrain Azoka zabalik da jada. 11:00etan erakustokiak ireki dituzten arren, 12:30etan egin dute zinta mozketa. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak inauguratu du Bermeoko XVIII. Arrain Azoka. Alkatearekin batera izan dira, besteak beste, Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeak, Amaia Barrena Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak, Jokin Diaz Arrantza eta Akuikultura zuzendariak eta Ana [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kateako jaiak. Gaurko ekitaldiak (ostirala) gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    17:30: Haur eta gazteentzako merienda, frontoian. Elatzeta ikastetxeko Gurasoen Elkarteak antolatuta. 18:00: Xalto eta Brinko pailazoen emanldia, frontoian. 19:00: Kalejira auzoko kaleetan barrena, elizatik abiatuta. Buruhandiek eta Los Pasai txarangak parte hartuko dute. Ordu berean, Landetza eta Beti Gazte elkarteen arteko lagunarteko futbol partida, Ugalde-Katea zelaian. 21:00: Kuadrilen arteko afaria, ikastetxeko arkupeetan. 23:00: Dantzaldia, DJ [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azokako emakume baserritarrei omenaldia egingo die Kimetzek gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOrdiziako Kimetz emakume taldeak, asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikustarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokan izeneko ikus entzunezkoa egin du. Ikus entzunezkoa datorren asteazkenean, hilaren 23an jarriko dute ikusgai azokan beratan. Bide batez, egun hori baliatu nahi dute Ordiziako azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Guzti horren berri emateko [...]


  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amarako jaietarako kartel eta pegatina lehiaketa antolatu dute gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Amarako jai batzordeak kartel eta pegatinen lehen lehiaketa antolatu du, festak iragartzeko eta hauek irauten duten bitarteko  giroa areagotzeko. Baldintza gutxi jarri dituzte lanak osatzeko. Karteletan “Amarako Jaiak 2012″ eta jaien datak, “uztailak 27,28,29, 30 eta 31″ atera behar dira. Pegatinen kasuan, berriz, “Amarako Jaiak 2012″ testua azalduko da. Batzordeak berak txertatuko ditu beharrezko logoak [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Talka eta talkak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi) gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Igaro da marejada, igaro da olatualdia. Iragan asteburuan, Olatu Talka dela eta, hainbat ekimenetan murgildurik ibili gara Gipuzkoako hainbat bazterretako artistak. Aitzakia Donostia 2016an Europako hiriburu kulturala izango dela, eta beraz, beronen aldeko aldarria egiteko aukera paregabea izan da. Ez dizuet ukatuko sentimendu gazi-gezak sortarazten dizkidala hiriburutartasun honek, eta duela urte pare bat saltsa horretan ni [...]