‘Eskailera kanpotarra’-k irabazi du Europan 11 Programa


Eusko Jaurlaritzaren Europan 11 Programa ideia lehiaketaren saridunak jakinarazi zituzten atzo. Jose Luis Parra, Jose Manuel Calvo del Olmo eta Guillermo Gosalbok osatutako Eskailera kanpotarra proiektuak irabazi du saria.
Lehiaketara aurkeztu diren arkitektu gazteek Getariako Potzuaga Gaina eremua aztertu dute. 28 hektareatan etxebizitza babestuak eraikiko dituzte. Egitasmo horretatik abiatuz diseinatu dute urbanizazioa. Gazteek proiektua «jasangarria» dela, eta herriaren «izaera turistiko eta ekonomikora» egokitzen dela nabarmendu dute. Proiektua Potzuaga Gaineko ezaugarri topografikoekin bat datorrela ere gaineratu dute hiru gazteek. Izan ere, eremua aldapatsua da, eta «ikuspegi ederrak» eskaintzen ditu. Proposatutako eraikinak hiru solairu ditu, eta eremuko malda aprobetxatuz, lehenengo bi solairuetara lurreko kota naturaletik sartzea proposatzen du.
Ingurumena ere hartu dute kontuan. Ahalik eta eremu natural gehiena mantendu dute, eta ibilgailuak «bigarren mailan utzi» eta oinezkoentzako lekuak lehenetsi dituzte. Zentzu horretan, eremu publikoek garrantzia berezia izango dutela adierazi dute. «Gizarte aldaketekin bat datorren arkitektura behar dugu», diote gazteek. Hala, elkarbizitza sustatzeko partekatutako hainbat eremu finkatu dituzte. Egungo familia ereduak eta bizi estiloak aintzat hartuko ditu urbanizazioak. «Familia ereduak eta horien harremanak aztertu ditugu, eta ohiko etxebizitza ereduetatik harago, aukera asko ematen ditu etxebizitzak». Horregatik jarri diote proiektuari Eskailera kanpotarra edo eskailera arrotza izena. Izan ere, eraikineko eremuak eskaileraren bidez «bana» daitezke, «familiako harremanen edo egoeraren arabera»; hala, solairuetara joateko eskailera giltzez itxi daiteke, eta, besteak beste, «alokagai» jartzeko aukera emango luke jabeak.
Irabazleen proiektua osorik edo zati batean gauzatu daiteke; Nika Lertxundi Getariako alkateak ez du argitu egitasmoa zenbateraino egingo duten, aurretik proiektua «hausnartu» beharra dagoelako.
Getarian 56 proposamen
Lehiaketan Europako 17 herrialdek hartu dute parte, eta Eusko Jaurlaritzak. Ignacio de la Puertak jakinarazi du hirigintzako 56 proposamen jaso dituela Getariak. Hautaketa prozesuaren ondoren, Oslon finalistak aukeratu zituzten.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eguraldiak baldintzatuta hasi da Arrain Azoka gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEuripean baina Arrain Azoka zabalik da jada. 11:00etan erakustokiak ireki dituzten arren, 12:30etan egin dute zinta mozketa. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak inauguratu du Bermeoko XVIII. Arrain Azoka. Alkatearekin batera izan dira, besteak beste, Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeak, Amaia Barrena Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak, Jokin Diaz Arrantza eta Akuikultura zuzendariak eta Ana [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kateako jaiak. Gaurko ekitaldiak (ostirala) gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    17:30: Haur eta gazteentzako merienda, frontoian. Elatzeta ikastetxeko Gurasoen Elkarteak antolatuta. 18:00: Xalto eta Brinko pailazoen emanldia, frontoian. 19:00: Kalejira auzoko kaleetan barrena, elizatik abiatuta. Buruhandiek eta Los Pasai txarangak parte hartuko dute. Ordu berean, Landetza eta Beti Gazte elkarteen arteko lagunarteko futbol partida, Ugalde-Katea zelaian. 21:00: Kuadrilen arteko afaria, ikastetxeko arkupeetan. 23:00: Dantzaldia, DJ [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azokako emakume baserritarrei omenaldia egingo die Kimetzek gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOrdiziako Kimetz emakume taldeak, asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikustarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokan izeneko ikus entzunezkoa egin du. Ikus entzunezkoa datorren asteazkenean, hilaren 23an jarriko dute ikusgai azokan beratan. Bide batez, egun hori baliatu nahi dute Ordiziako azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Guzti horren berri emateko [...]


  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amarako jaietarako kartel eta pegatina lehiaketa antolatu dute gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Amarako jai batzordeak kartel eta pegatinen lehen lehiaketa antolatu du, festak iragartzeko eta hauek irauten duten bitarteko  giroa areagotzeko. Baldintza gutxi jarri dituzte lanak osatzeko. Karteletan “Amarako Jaiak 2012″ eta jaien datak, “uztailak 27,28,29, 30 eta 31″ atera behar dira. Pegatinen kasuan, berriz, “Amarako Jaiak 2012″ testua azalduko da. Batzordeak berak txertatuko ditu beharrezko logoak [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Talka eta talkak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi) gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Igaro da marejada, igaro da olatualdia. Iragan asteburuan, Olatu Talka dela eta, hainbat ekimenetan murgildurik ibili gara Gipuzkoako hainbat bazterretako artistak. Aitzakia Donostia 2016an Europako hiriburu kulturala izango dela, eta beraz, beronen aldeko aldarria egiteko aukera paregabea izan da. Ez dizuet ukatuko sentimendu gazi-gezak sortarazten dizkidala hiriburutartasun honek, eta duela urte pare bat saltsa horretan ni [...]