Udako festa izango da larunbatean Balentziagan

Larunbatean 22:00etan Balentziaga museoan Summer Party Museoan festa egingo dute. Makala eta Les Bons Vivants DJ-ek girotuko dute festa, eta gonbidatuak hondartzako jantziekin joan daitezke. Informazio gehiago nahi dutenek www.cristobalbalenciagamuseoa.com helbidean dute eskuragai.

 

 

Abuztuko egitaraua

-Abuztuak 10, ostirala: 10:30etik 12:30era Museoa hondartzan ekimena. Familientzat. Doakoa.

-Abuztuak 11, larunbata:
22:00etan. Uda Festa, Makala DJarekin. Erakustaretoa zabalik, koktela eta DJ saioa.
Sarrera: 45 euro. Ticketmaster.

-Abuztuak 12 eta 25: Ehun serigrafia deskubritzen ekimena. Ehunetako diseinua eta serigrafia gerturatzea proposatzen duen tailer teoriko-praktikoa. Hamar urtetik gorako haurrentzat izango da abuztuaren 12an. 10:30-13:30. 15 euro kostako da. Abuztuaren 25ean, berriz, helduen txanda izango da. Ordu tarte berean, 25 euro kostako da.

-Abuztuak 13, 20 eta 27: 10:30etik 12:30era haurrentzako doako tailerrak.

-Abuztuaren 27ra arte: tailer didaktikoak

-Abuztuko astelehenetan: Murgil zaitez museoan ekimena. Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa: XX. mendearen bestelako historia bat aldi baterako erakusketan ikusgai dauden jantzietako batzuk modu ludiko eta sortzailean aztertzea helburu duen bisita-tailerra.

*Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute proposatutako ekimen guztietan.

 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

 

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)
  • Xabier Martin posted an update 11 minutes ago

    ELAk deitutako mobilizazio aste horretan, ekainaren 17an hasita, greba egun bakarra egongo litzateke, hilaren 21ean, betiere Araban, Bizkauan eta Gipuzkoan. Nafarroan CCOOk eta UGTk akordiorako oinarria sinatu zuten patronalarekin urte hasieran, baina ituna ez da gauzatu oraindik.

  • ThumbnailLegazpiko Birziklapena bai, atez atekorik ez herri plataformak desobedientzia zibila deituko du herritarren eskubideak defendatzeko. Herri galdeketa egin eta gero, «Azpeitian, Zumaian, Ormaiztegin eta Donostian

  • Xabier Martin posted an update 19 minutes ago

    Gipuzkoan bezala, Hego Euskal Herriko beste lurraldeeran ere berritzeke eta galtzeko arriskuan dute ituna metaleko langileek. ELAk Araba, Bizkai era Gipuzkoarako ”astebeteko mobilizazio eta grebara” deitu zuen atzo. Gainonrzeko sindikatuek ez dute oraindik erantzun. Litekeena da gaur zerbait argitzea deialdi horri buruz.

  • Xabier Martin posted an update 22 minutes ago

    LABek emandako lehen datuen arabera, greba %85eko jarraipena izaten ari da. Adegik oso bestelako datuak emango ditu ordu batzuk barru.

  • Xabier Martin posted an update 24 minutes ago

    Gipuzkoako metalgintzan 50.000 langilek dihardute eta horietako gehienak lan hitzarmena galtzeko zorian daude, erreformak markatzen duen ultraaktibitatearen amaiera dela eta (uztailaren 7). Gaurko greba Adegiri negozia dezan galdegiteko da.