Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2008ko uztailak 25, Ostirala

Azken ordukoak

Finala jokatuko duten beste 4 txakurrak aukeratu dituzte

2008-07-14 | 17:00:35

Finala jokatuko duten beste 4 txakurrak aukeratu dituzte

Atzo izan zen Ardi Txakurren 2. kanporaketa; bertan, Pello Segurola artzainak eta bere txakur ‘Alai’-k irabazi zuten

Ardi Txakurren Gipuzkoako Txapelketaren bigarren eta azken kanporaketa jokatu zen atzo eguerdian Meaga auzoan. Bertan erabaki zen finalean ariko diren beste lau artzainak eta txakurrak zeintzuk izango diren. Pello Segurola matxinbentarra izan zen garaile, Alai txakurrarekin; bere atzetik honako hauek sailkatu ziren eta, eraberean, finalerako txartela lortu zuten: hurrenez hurrenez, Jexux Larrañagak, Zeru txakurrarekin; Joxe Ramon Orbegozo, Mendi txakurrarekin; eta Inaxio Etxeberria, Kimi txakurrarekin.

Ez du erantzunik

BOEn eta etxebizitza tasatuen "benetako beharra" zehazteko inkesta egitea eskatu dio Aralarrek Udalari

2008-06-13 | 10:56:56

BOEn eta etxebizitza tasatuen "benetako beharra" zehazteko inkesta egitea eskatu dio Aralarrek Udalari

Babes Ofizialeko 30 etxebizitza baino gehiago behar direla uste dute aralarkideek

Getariako bizilagunen egoera ekonomikoa kontuan hartuta, Sahatasaga goian 41 etxebizitza tasatu eta 30 BOE eraikitzeko asmoa zuela jakitera eman zuen Udal Gobernuak duela aste batzuk. Erabaki horren aurrean, Aralar alderdiak euren desadostasuna azaldu du gaur (ekainak 13) goizean Eskualtxeta eraikinean egindako prentsaurrean, eta BOEn eta etxebizitza tasatuen "benetako beharra" zehazteko inkesta serio bat egitea eskatu dio Udalari. Iñigo Olabarri aralarkideak aditzera eman duenez, "eskatu dugun arren, aipatzen dituzten kopuru horiek frogatzen duten ikerketarik. Gainera, beldur gara ikerketa hori existitzen den ere". Aralarkideen ustez, Babes Ofizialeko 30 etxebizitza baino gehiago behar dira herrian: "Gainera, Udalak berak onartzen du Sahatsagako zozketan sartzen ez direnak Potzuagako zozketan sartuko direla bere oharrean. Beraz, Udalak berak onartzen du BOE kopuru hori nahikoa ez dela".

Ez du erantzunik

Jende ugari dabil Getariako Euskal Jai egunean

2008-05-31 | 15:59:46

Jende ugari dabil Getariako Euskal Jai egunean

Eguerdi partean eguraldia altxa egin du eta erdigunea jendez bete da

Ekimenez betetakoa izan da Euskal Jai egunaren aurreneko partea; plaza inguruan baserriko hainbat produkturen azoka, ardi txakurren erakustaldia antzarrekin eta ahateekin, sardina jana, irrintzi lehiaketa eta dantza saioak egon dira, besteak beste. Eguraldia lagun izan dute eguerdi partean, eta eguna baserritarrez jantzita ospatzera animatu da herritar asko.

Ez du erantzunik

Josefina Azkue bizilaguna omendu dute Meagako sanisidroetan

2008-05-15 | 14:07:18

Josefina Azkue bizilaguna omendu dute Meagako sanisidroetan

Goizean zehar Txakolin Festaz gozatu dute auzora gerturatu direnek

Santuaren irudiarekin prozesio labur bat egin ostean, meza ospatu dute meagarrek auzoko ermitan. Elizkizunean zehar, gainera, Getariako abesbatzak parte hartu du kantuan eta, kanpoaldean, antolatzaileek suziriak bota dituzte. Saioa bukatu eta bizilagunak elizatik atera bezain pronto, Alaitz eta Olatz trikitilariak egun handia animatzeari ekin diete. Trikiti doinuari jarraiki, jendeak jateko eta edateko parada izan du, Jai Batzordeak antolatutako Txakolin Festan. Edalontzi zabala 3 euroren truke erosita, nahi adina txakolin dastatzeko aukera izan dute auzora gerturatu direnek. Baita jaietarako espeski hildako txerriaren haragiz egindako pintxoak jatekoa ere. Ermitaren kanpoaldeko zelaian bilduta, eguraldi eguzkitsua aldeko, lagunartean pasatu dute goiz partea. Bitarte horretan, era berean, Azkue ostatuko kide eta Meagako ermitako serora den Josefina Azkue omendu dute. Aurresku egiteaz gain, oroigarria eta zapia jaso du Getariako alkate Andoni Aristi eta Jai Batzordeko kideen eskutik. Era berean, Getariako abesbatzak Zorionak zuri abestu diote. Azkuek, esker onez, jasotako errekonozimendua «oso pozik» hartu duela nabarmendu du.

Ez du erantzunik

IX. La Gaviota bela estropada jokatuko dute larunbata eta igandea bitartean

2008-04-29 | 12:39:25

IX. La Gaviota bela estropada jokatuko dute larunbata eta igandea bitartean

30 bat ontzik parte hartuko dute Getariako Kostabela elkarteak antolatzen duen lasterketan

Getariako Kostabela bela elkarteak datorren larunbatean jokatuko den IX. La Gaviota estropada aurkeztu du gaur goizean, Getariako Balearri jatetxean. Guztira, 30 bat ontzik parte hartuko dute 50 milako ibilbidea duen bela lasterketan; parte-hartzaileek Bermeoko La Gaviota plataformara joan etorria egin beharko dute, abiapuntua eta helmuga herriko kirol portua izanik. Aurkepen ekitaldian Kostabelako lehendakari Salba Manterolak, elkarte bereko Kruzero saileko arduradun Jexux Iturriozek eta Getariako alkate Andoni Aristik parte hartu dute.

Ez du erantzunik

2008-04-24 | 11:30:03

Indaux lantegian ustezko maula bat izan den ikertzen ari dira Azpeitiko epaitegian

Enpresa getariarreko arduradunek komunikatu bat zintzlikatu dute euren webgunean

Ustezko bidegabeko jabetze bat izan da Indaux lantegian eta gertatua Azpeitiko epaitegitik ikertzen ari dira. Antza denez, enpresa getariarra duela urtebete konturatu zen aipatutako irregulartasunak izan zirela eta horien atzean ordungo finantza zuzendari Ramon Jose A.E. egon zitekeela. Enpresak justiziaren esku utzi zuen kontua eta ikerketaren lehen fasea bukatu zutenean, finantza zuzendaria eta hainbat kolabaoratzaile atxilotu zituzten. Ustezko erruduna Donostiako Martutene espetxean dago egun, preso prebentibo gisa; gainerako inplikatuak kalean daude behin-behineko askatasunarekin. Indaux lantegiko arduradunek ez dute adierazpenik egin nahi izan, baina euren webgunean (www.indaux.com) komunikatu bat jarri dute gaur, Grupo Indauxeko zuzendari nagusi Enrique Rioja Iribarrenek sinatuta. Bertan, "lasaitasunerako" deia egiteaz aparte, honakoa dio: "Autoritate judizialari eta bere erabakiei gure errespetu osoa zor diegu. Hauek argitaratu denaren inguruko baloraziorik ez egiteko gomendatzen dute, baldin eta beraiek baimena eman badute eta enpresako zuzendaritzak egoki ikusiko balu bere bezeroei, akziodunei, langileei, hornitzaileei eta erakunde nagusiei argibideren bat eman behar liokeela" .

Ez du erantzunik

Jokin Argote, pilotaria: «Lan handia egin dut, eta egindako lan hori bere fruituak ematen ari da orain»

2008-03-13 | 11:25:41

Jokin Argote, pilotaria: «Lan handia egin dut, eta egindako lan hori bere fruituak ematen ari da orain»

Bigarren urtez jarraian, bigarren mailako binakako txapelketako finala jokatuko du pilotari meagarrak Aste Santuko larunbatean, martxoaren 22an, Iruñean. Hona hemen Argoteri egindako elkarrizketaren aurrerapena.

Erantzun 1

2008-03-04 | 13:51:11

Ane Lazkanoren irudiak irabazi du Iturzaetako Herri Eskolaren 25. urteurreneko logotipo lehiaketa

Apirilaren 18an aurkeztuko dute logotipoa

Iturzaetako Herri Eskolaren 25. urteurreneko logotipoa aukeratu dute jada. Lehen Hezkuntzako 5. mailako Ane Lazkanoren irudia erabiliko dute urteurreneko ospakizunetarako. Epaimahaia Getariako Guraso Elkarteko hiru kidek, Iturzaeta eskolako hiru ordezkarik, Artzape aldizkariko kide batek eta Manuel Fernandes artistak osatu dute eta guztira, 46 lana aurkeztu dira lehiaketara. Apirilaren 18an aurkeztuko dute logotipoa; ekitaldi horretan, era berean, urteurreneko ereserkia joko dute estreinakoz.

Ez du erantzunik

Agenda

Zinema

'Kung Fu Panda' filma
ZUMAIA, Aita Mari zinema aretoan - 2008-07-25

Erakusketa

Pintura eta argazkiak
ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.