
2008-01-15 | 10:18:42
Foka bat dabil Getariako portuan
Korrokoien atzetik zebilen bakar-bakarrik
Foka txiki bat agertu da 09:00ak aldean Getariako portuan, anbulatorio parean, eta une hauetan bertan dabil batetik bestera. Hasiera batean korrokoein atzetik zebilen, erdi jolasean. Gero, korrokoietako bat harrapatu eta jaten hasi da. Ikusi dutenek ahoz aho zabaldu dute berria eta lagun batzuk portura hurbildu dira foka txikia ikustera, batzuek argazkiak ateratzeko aprobetxatu dute.
2007-12-08 | 18:42:38
Txapelik gabe geratu da Jokin Argote
22-17 galdu du Iñigo Diaz iruñearraren aurka
Meagarra 15-10 markagailuarekin aurretik jarri bada ere, azkenean ezin izan du partida irabazi eta txapela Diazentzat izan da
2007-12-06 | 12:56:22
Jokin Argote: "Ezustekoa eman eta txapela irabaztera aterako naiz kantxara"
Bigarren mailako lau t’erdiko pilota txapelketako finala jokatuko du Argotek etzi, 16:30ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan
Hona hemen Jokin Argote (Getaria, 1982) pilotariari egindako elkarrizketaren aurrerapena. Elkarrizketa osoa biharko egunkarian irakurri ahal izango duzue.
2007-11-29 | 13:03:27
Aralarrek eta EAE-ANVk Balentziaga museoari buruzko azalpenak eskatu dizkiote Udalari
"Eskaera eginez gero, hurrengo udalbatzarrean emango dituztela", azaldu zuen Getariako alkateak
Berroeta Aldamar elkarte publikoak hartu berri dituen erabakien berri eskatu zuen Aralarrek azken udalbatzarrean; EAE-ANVko bat egin zuen "argibide" eskaera egiterakoan. Erabakien zergatia duela "egun batzuk prentsan argitaratu zirela», azaldu zion Udaleko alkate Andoni Aristik: "gertatzen ari diren gauzak argitzeko".
2007-11-28 | 13:51:59
"Epe motzean" kontratatuko dute Balentziaga Museoko arkitekto berria
Julian Argilagosek utzitako hutsunea betetzera etorriko da
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua Maria Jesus Aranburuk aurreratu duenez, "epe motzean" kontratatuko dute Balentziaga Museoko lanekin jarraituko duen arkitekto berria. Aurretik postu horretan egon zen Julian Argilagosi kontratua eten ondoren tokia beteko du arkitekto berriak. Hain zuzen ere, Aranburuk emandako datuen arabera, behar baino 439.000 euro kobratu zituen "gutxienez" Argilagosek. Horregatik erabaki zuten Berroeta Aldamarreko batzordean Argilagosen kontratua etetea, berri bat kontratatzeko bidea egiteko. Izan ere, Aranbururen hitzetan gaur egun Balentziagako lanak "biluzik" daude.
2007-11-22 | 17:01:09
Berroeta Aldamarrek fiskaltzaren esku utzi du Kamioren aurka neurriak hartzeko erabakia
Balentziaga Fundazioaren lehendakariorde postutik dimitu zuen,
Gaur erabaki dute. Balentziaga Fundazioak eta Berroeta Aldamar elkarte publikoak salaketa jarriko dute Gipuzkoako fiskaltza nagusiaren aurrean, Mariano Kamiok Balentziaga Museoan egindako kudeaketa aztertu dezan. Salaketa datorren astelehenean jarriko dute eta bi erakundeek bidalitako oharretan legez kanpokoak izan daitezkeen jarduerak aipatzen dituzte.
2007-11-12 | 13:04:19
EAEk «elkarlan falta» ikusten du kofradiaren proiektuan
Hala ere, begi onez ikusten du Eguneko Zentroa jartzearen ideia; eta, era berean, pisu tutelatuen proposamena egin du
Udalak kofradiako egoitza zaharreko azken solairuan Eguneko Zentroa jarri nahi duela jakinarazi zuen joan den astean. EAE-ANV alderdiak asmoa ongi ikusten duen arren, "prentsaren bitartez jakin" duela adierazi du. Ondorioz, "udal talde ezberdinen arteko elkarlanik ez dela egon" salatu nahi izan du.
2007-11-10 | 13:03:33
Lormendi aldapako eskailera mekanikoak martxan jarri dituzte
1.250.000 euroko inbertsioa izan da guztira eta herriko alde zaharra alde berriarekein hobeto lotzeko balioko duela uste du Udalak
Hainbeste irrika eta hizpide sortu ondoren, gaur eguerdian jarri dituzte martxan Lormendi aldapako eskailera mekanikoak. Inaugurazio ekitaldia sinplea eta laburra izan da. Gure Txeru taldeko dantzari batek agurra dantzatu du, Andoni Aristik zinta moztu du eta hitz batzuk egin ditu han bildu den jendearen aurrean. Guztira, 1.250.000 euro gastatu dituzte erakunde publikoek eskailera mekanikoak martxan jartzen eta gaurko ekitaldiarekin lehenbiziko fasea ia bukatutzat eman dute, lan txiki batzuk falta baitira guztiz bukatzeko. Bigarren fasea ere ari dira prestatzen, 2010 urteari begira, baina proiektua prest dagoen arren finantziazioa bilatzea izango da Udalaren lana.
Musika
Herriko ereserkiaren aukeraketa
GETARIA, Salbatore Deunaren elizan - 2008-07-19
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.