Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2008ko irailak 8, Astelehena

2007-11-22 | 17:01:09

KULTURA

Berroeta Aldamarrek fiskaltzaren esku utzi du Kamioren aurka neurriak hartzeko erabakia

Balentziaga Fundazioaren lehendakariorde postutik dimitu zuen,

Gaur erabaki dute. Balentziaga Fundazioak eta Berroeta Aldamar elkarte publikoak salaketa jarriko dute Gipuzkoako fiskaltza nagusiaren aurrean, Mariano Kamiok Balentziaga Museoan egindako kudeaketa aztertu dezan. Salaketa datorren astelehenean jarriko dute eta bi erakundeek bidalitako oharretan legez kanpokoak izan daitezkeen jarduerak aipatzen dituzte.


Getariako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen duten Berroeta Aldamar elkarteak bidalitako idatzian adierazten dutenez, «Kamio jaunak elkartea (Berroeta Aldamar bera) kudeatzerakoan, eta aurrez Balentziaga Fundazioa kudeatzerakoan izandako gorabeherak direla eta, bertan egon litezkeen erantzukizunak aztertuak eta garbituak» izatea nahi dute.


Zenbait «delitu» egon daiteke

Berroeta Aldamarrek adierazitakoaren arabera, bere esku dituen agiriak nahiz txostenak «azterturik», gorabehera «jakin batzuk» aurkitu dituzte eta gainera horietako batzuk «delitutzat har daitezkeenak» izan daitezke. Ildo beretik jotzen du Balentziaga Fundazioaren testuak ere: «Mariano Kamiok Fundazioko kudeatzaile eta lehenakariorde karguak utzi izana eragin zuten ustezko delituak ikertzea da salaketaren helburua».
Berroeta Aldamarren oharran zehaztapen gehiago ere ematen dute: «Atzeman dira faltsukeriak dokumentuetan, irregulartasunak kontratuetan, datuak ezkutatzea eta Berroeta Aldamarrek argi eta garbi irregulartzat jotzen dituen finantza mugimenduak». Hori guztia ikusita, bere dokumentu eta txosten guztiak fiskaltzaren esku utziko dituela jakinarazi du Berroeta Aldamarrek.
«Berandu bada ere, pozik»

Getariako Aralarrek albistea jakin bezain laster bidali zuen balorazioan, «pozik» agertu zen Berroeta Aldamarrek bide judiziala hartu duelako, «berandu bada ere». Fiskalak «bere esku dituen tresna guztiak» erabiltzea espero du, «ahalik eta denbora tarterik laburrenean». Era berean, «irregulartasunak direla eta behar ez den bezela erabili den dirua berreskuratzea» espero du Aralarrek, eta horretarako erakunde publikoek beharrezko bitartekoak jartzeko eskatu du.

Jaurlaritzak eta Aldundiak ere onartu dute

Asteartean Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek ere onartu egin zuen Berroeta Aldamarren kudeaketan «irregulartasunak» egon zirela: «Egin ez diren lanengatik ordainketak egin» zirela esan zuen, eta «kontratu batzuetan ezkutuko gehigarriak» topatu dituztela ere gaineratu zuen Azkaratek.
Gipuzkoako Foru Aldundiak duela hilabete inguru onartu zituen Berroeta Aldamar elkarte publikoaren kudeaketan izandako irregulartasunak.

 

 

Jasotako erantzunak:

15

Arwen | 2007-11-23

Egia nahi dugu! Getarian eta Zarautzen! Balentziaga Museoan eta Udal Kiroldegian!!!

14

Aldp | 2007-11-23

Espero dezagun, Balenciaga museoaren kasuan hasieran erakundeek ukatu zituzten salaketak, orain onartu behar izan dituztenak, merezi duten zigorra jasotzea. Izan ere, hasieratik gaizki hasi zena ez zitekeen ongi buka.

13

Balentzi | 2007-11-23

Einnnn?

12

Ke uatxi | 2007-11-23

Eta Perun desagertu den dirua?

11

Maider | 2007-11-23

Galdera: fiskalak bere esku dituen tresna guztiak erabiltzeak zer esan nahi du? Isiltasunarekin lapurra babesten dutenak ere konplize moduan inputatu ditzakeela? Marbella, Madril eta beste udaletxe batzuen adibidea ikusita, izan daiteke. Ea horrela den, orduan Zarauzko Udaleko alderdi gehienak inputatzeko aukera egongo litzateke-eta. Alkateak denei esan zien zer gertatu zen, zenbat diru desagertu zen, eta zenbat itzularazi zitzaion dirua eraman zuenari. Eta hori publiko egin beharrean, herritarrei esan beharrean, isilean jarraitzen dute oraindik. DENEK. Ea fiskala Zarautzera iristen den...

10

Unai | 2007-11-23

Nik ez dut esan hura gertatu zenean Udalean zegoenik Aralar. Esan dudana da zer gertatu zen jakin arren isil-isilik jarraitzen dutela, gainerako guztiek bezala: EAJk bezala, EAk bezala, ANVk bezala, PSE-EEk bezala, Ezker Batuak bezala eta PPk bezala.

9

laurgain | 2007-11-23

Nik dakidanez, Zarauzko kiroldegian gertatu zena gertatu zenean Aralar ez zegoen udalean, azkenengo hauteskundeetan sartu berri da.

8

Unai | 2007-11-23

Zorionak Aralarrekoei? Zarauzko kasuan isil-isilik jarraitzen dute ba oraindik, Udal Kiroldegian zer gertatu zen jakin arren...

7

Getaiarra | 2007-11-23

Dudak nituen hau bukaeraraino eramango zuten ala ez, baina badirudi baietz. zorionak aralarrkoei.

6

Zergaduna | 2007-11-23

Justizia orain! Bai Balentziaga Museoaren irregulartasunengatik, eta baita Zarauzko Kiroldegitik desagertutako diruarengatik ere! Isiltasuna konplizitatea da!

5

josu | 2007-11-23

ustelkeria kasu otsagarria hauxe. azal ditzatela trapu zikinak bata eta besteek. bekataria izendatzea ez ote da erakundeak libratzeko amarru tipikoa? izan ere, berroeta aldamar ez al zen osatu erakundeen eskuhartzez? bitartean julian argilagos sasiarkitektua bapo bizi omen da miamin, gugandik jasotako diruz, eraikuntza negargarri horren hondakinen truke. epaiketa!

4

Aldp | 2007-11-22

Hombre, getariarrek, getariarrek... ordaindu beharko dugu EAEko guztion artean eta Espainiako Estatukoen artean, kontuan izanda, dirua Diputazioak, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak jarri eta jarriko dutela.

3

Niko | 2007-11-22

6 milloi euroko aurrekontua zuen proiektuak hasieran, eta orain 21 milloi eurokoa, eta getaiarrek ordaindu beharko deu. Ez dute lotsarik!

2

Unai | 2007-11-22

Irregulartasunak. Ze hitz ponpoxoa. Zergatik ez dute esaten benetan zer gertatu den? Hemen euriari zirimiri esaten zaio. Kafeari baque. Eta lapurrari irregular. Enfin...

1

Maider Aristi | 2007-11-22

Diru publikoarekin irregulartasunak daudenean azkeneraino ikertu behar da, bestela erakunde publikoek sinesgarritasun guztia galtzen dute, Zarauzko Udalak Kiroldegiko auzian bezala.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.