
2007-11-28 | 13:51:59
KULTURA
"Epe motzean" kontratatuko dute Balentziaga Museoko arkitekto berria
Julian Argilagosek utzitako hutsunea betetzera etorriko da
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua Maria Jesus Aranburuk aurreratu duenez, "epe motzean" kontratatuko dute Balentziaga Museoko lanekin jarraituko duen arkitekto berria. Aurretik postu horretan egon zen Julian Argilagosi kontratua eten ondoren tokia beteko du arkitekto berriak. Hain zuzen ere, Aranburuk emandako datuen arabera, behar baino 439.000 euro kobratu zituen "gutxienez" Argilagosek. Horregatik erabaki zuten Berroeta Aldamarreko batzordean Argilagosen kontratua etetea, berri bat kontratatzeko bidea egiteko. Izan ere, Aranbururen hitzetan gaur egun Balentziagako lanak "biluzik" daude.
mattis | 2007-11-28
Iruzurra proiektua bera da,hasieratik ez zaio herriari galdetu.Horrelako makroproiektuak babesten dute getariako pnv-ek,ikusi dezala jendeak zeini ematen dioten bere bozka,beraiek ere erantzukizuna dute eta.
Ondoeza Rice | 2007-11-28
Betikoa pasako da: denbora pasako da, eta ez da ezer pasako.
Ainhoa | 2007-11-28
Eta zer gertatu da "gutxienez" kobratu zituen "behar baino 439.000 euro gehiago" horiekin? Denak itzuliko ditu? Ala bat ere ez? Edo 5 milioi bakarrik itzuliko ditu Zarauzko Kiroldegian bezala?
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.