
2007-11-29 | 13:03:27
KULTURA
Aralarrek eta EAE-ANVk Balentziaga museoari buruzko azalpenak eskatu dizkiote Udalari
"Eskaera eginez gero, hurrengo udalbatzarrean emango dituztela", azaldu zuen Getariako alkateak
Berroeta Aldamar elkarte publikoak hartu berri dituen erabakien berri eskatu zuen Aralarrek azken udalbatzarrean; EAE-ANVko bat egin zuen "argibide" eskaera egiterakoan. Erabakien zergatia duela "egun batzuk prentsan argitaratu zirelať, azaldu zion Udaleko alkate Andoni Aristik: "gertatzen ari diren gauzak argitzeko".
Balentziaga Museoaren inguruan Berroeta Aldamar elkarte publikoak hartu berri dituen erabakiak zeintzuk diren eta horiek hartzeko arrazoiak azaltzea eskatu zituen Aralar alderdiko zinegotzi Eneko Alegriak atzo arratsaldean izan zen udalbatzarrean, galdera eta eskarien atalean.
Berroeta Aldamarrek hartutako erabakiak «duela egun batzuk prentsan argitaratu zirela», azaldu zion Udaleko alkate Andoni Aristik eta «zergatia begi bistakoa dela uste dut: hau da, gertatzen ari diren gauzak argitzeko».
«Udalaren agerraldiaren falta»
Prentsan agertutakoa albo batera utziz, Udalaren azalpenak entzun nahi zituela zehaztu zuen Alegriak: «Berroeta Aldamar osatzen duten erakunde guztiek beraien azalpenak eman dituzte, Getariako Udalak izan ezik».
EAE-ANVk bat egin zuen Aralarren eskaerarekin eta gai horretan «argibide gehixeago beharko» litzateke adierazi zuen. Udaltzarraren ondoren egindako prentsaurrean, Getariako hautetsiek «Udalaren aldetik, agerraldi baten premia ikusten dugu. Berroeta Aldamarren ardura duten Aldundiko eta Jaurlaritzako agintariek euren argibideak eman dituzte. Baina proiektu honekin galera handiena izan duena Getaria bera izan da, eta lotsagarria iruditzen zaigu oraindik agerraldirik ez egitea Udal barruan eta herritarrei».
Azalpenak, hurrengo bilkuran
Alkatearen esanetan, «udabaltzarraren aurretik azalpenak eskatu behar dira, ondoren udalbatzarrean emateko. Berrota Aldamarrek kaleratutako oharrean argi kontatzen zuela uste dugu. Baina datorren udalbatzarrerako eskaera eginez gero, orduan azalpenak emango ditugu».
Eneko Alegriak, Aralarreko zinegotziak, adierazi zuen, «argi eta garbi gera dadila, gai hori fiskalaren aurrera eramango dutenak erakundeak izango direla, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Getariako Udala bera, alkatea buru duela. Era berean, museoko lanak amaitzen direnean izango dugun eraikin berriak getariarroi zer ekarri ahal digun aztertu beharko litzateke. Gure aldetik eraikinaren parte bat herritarren erabilerarako proposatuz plan bat aurkeztu genuen: egingarria eta aldaketa sakonik behar ez duena. Ea guztion artean, ildo horretan zerbait adosteko gauza garen».
Getariarra | 2007-11-30
Lotsa horiei bozka eman dieten guztiek ere eduki beharko lukete. Guztien dirua gutxi batzuen kapritxoetan gastatzen. Boto emaile horiek eraikuntza beraien poltsikoetatik ordaindu beharko balute ikustekoa izango litzateke beraien bozka nora joango zen.
Miren | 2007-11-29
Atzoko Diario Vascon argi azaltzen ziren Kamiok egindakoak... Lotsa gutxi batzuek! Eta lotsa gutxi isiltasunarekin horrelakoen konplize direnek ere, bai Getarian eta baita Zarauzko Udal Kiroldegian ere.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.