Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2008ko uztailak 19, Larunbata

2007-12-06 | 12:56:22

KIROLA

Jokin Argote: "Ezustekoa eman eta txapela irabaztera aterako naiz kantxara"

Bigarren mailako lau t’erdiko pilota txapelketako finala jokatuko du Argotek etzi, 16:30ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan

Hona hemen Jokin Argote (Getaria, 1982) pilotariari egindako elkarrizketaren aurrerapena. Elkarrizketa osoa biharko egunkarian irakurri ahal izango duzue.

Aurkari izango duzun Iņigo Diazek mendean hartu zituen ligaxkako partidan, 22-11 markagailuarekin. Beldurrik baduzu?
Ez dut beldurrik, kontrakoa baizik. Errebantxako gogoa dut! Orain artean, bera izan da txapelketako pilotaririk onena. Jokoz oso txukun dabilela erakutsi du, eta ligaxkako norgehiagokan egurra eman zidan. Hala ere, ni nahiko lasai nago. Jakin badakit partida oso zaila izango dudala aurrean, eta faboritoa bera dela. Hori horrela izanda, presio gehiago izango duela esango nuke. Ni, behintzat, dudan onena ematera joango naiz kantxara, eta ahal izanez gero, ezustekoa eman eta txapela irabaztera.

Finaleko irabazleak datorren urteko lehen mailako lau eta erdiko txapelketan jotzeko txartela lortuko du. Zuretzat zer litzateke garrantzitsuagoa txapela irabazte ala datorren urtean goiko pilotariekin lehian aritzea?
Garrantzitsuena txapela irabaztea da! Azken finean, txapela betiko izango duzulako. Txapelarekin batera, datorren urtean lehen mailakoekin aritzeko aukera ematen dizu eta hori ere sekulakoa da. Hitz handiak dira, zalantzarik gabe. Goiko horien artean benetan nekeza izango litzateke partidak bat irabaztea...

Oraindik alde handia dago lehen eta bigarren mailako jokalarien artean?
Nik uste dut alde nahi nabarmena dagoela. Txartela lortuz gero, gogor entrenatu beharko nuke eta pilotalekuan ikusi beharko genuke. Baina aldea badago, bai!

 

 

Jasotako erantzunak:

1

zale | 2007-12-08

aupa Jokin, eman eurre!!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.