
2008-01-15 | 10:18:42
GIZARTEA
Foka bat dabil Getariako portuan
Korrokoien atzetik zebilen bakar-bakarrik
Foka txiki bat agertu da 09:00ak aldean Getariako portuan, anbulatorio parean, eta une hauetan bertan dabil batetik bestera. Hasiera batean korrokoein atzetik zebilen, erdi jolasean. Gero, korrokoietako bat harrapatu eta jaten hasi da. Ikusi dutenek ahoz aho zabaldu dute berria eta lagun batzuk portura hurbildu dira foka txikia ikustera, batzuek argazkiak ateratzeko aprobetxatu dute.
Ekaitza | 2008-01-16
Aupa Hitzako kazetariak. Oso ondo iruditzen zait irudiak grabatzea, baina kontuan izan euskal herri mailan euskal tube sarean dela. Zergatik zintzilikatu you tuben?
Tarrat | 2008-01-15
Foka grisa da, gure kostan arruntena luzez. Ama kitatu ondoren ar gazteek hegoalderantz jotzen dute eta Iberiara iristen dira udazken-neguan. Orain dela urte batzuk Asturiesko kostan ugaldu zen espeziea.
Getaiarra | 2008-01-15
Getaian Lazuna dek!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.