
2008-01-16 | 13:07:03
KULTURA
Atzo (asteartea) Espainiako Gobernuarekin bildu ziren Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Balentziaga Museoaren etorkizuna aztertzeko
Mementoz diru laguntzak etenda ditu museoak eta Camio ikertzen ari da Ertzaintza, fiskalak hala eskatuta
Atzo arratsaldean bilera egin zuten Madrilen (Espainia) Balentziaga Fundazioko kideek, Balentziaga Museoaren etorkizuna aztertzeko. Espainiako Kultura Ministerioak Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburu Miren Azkarate eta Foru Aldundiko Kultura diputatu Maria Jesus Aranburu gonbidatu zituen bilerara. Euskal ordezkariek Balentziaga Fundazioan parte hartzeko nahia azaldu zieten Fundazioko kideei, baina horretarako Fundazioak izaera publikoa izatea eskatu zuten, beste zenbait baldintzen artean. Bien bitartean, Ertzaintza Balentziaga Fundazioako lehendakari ohi Mariano Kamio ikertzen ari da, Gipuzkoako fiskal nagusiak hala eskatuta. Balentziaga Fundazioak eta Berroeta Aldamarrek salaketa jarri zuten Mariano Kamioren aurka. Gainera, museoarentzako diru laguntzak etenda daude.
Watson | 2008-01-17
kubatarrari ordaindu zionak du ardura.
Sherlock | 2008-01-16
Miamin bizi den kubatarra ere ikertu dezatela, hari egindako ordainketak dira-eta auzi honen giltzarria...
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.