Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2008ko uztailak 25, Ostirala

2008-01-30 | 11:55:42

EKONOMIA

Arrantzaren etorkizuna, hizpide

Alondegian egindako mahai-inguruak herriko sektore nagusiaren egoera aztertu zuen

'Gure arrantza defenda dezagun' lelopean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuten astearte arratsaldean Getariako Kofradiako lehendakari Emeterio Urrestik eta LABeko arrantza ordezkari Leo Belaustegik. Ekitaldia Alondegian izan zen eta moderatzaile lanetan, bien bitartean, Bartolo Iribar aritu zen.

Bartolo Iribarrek Euskal Herriko arrantzaren eta arrantzaleen egoera delikatuaren inguruko hainbat datu jarri zituen mahai gainean, Emeterio Urrestiri eta Leo Belaustegiri hitza eman aurretik. Iribarrek galdera zuzena egin zien biei: "Lehen pausoa egoeraren larritaswunaz jabetzea da. Behin horretaz jabetuta, zein neurri hartu beharko lirateke irtenbide batetara iristeko?"

LABeko ordezkariaren arabera, "guk harrapatzen dugun arraina guk geuk komertzializatzen ez badugu, jai dugu. Arrantzatzen dugunari etekina atera behar diogu, baina egoera guk kontrolatzen ez badugu, ezinezkoa izango da". Adibide gisa, honakoa planteatu zuen Belaustegik: "Pescanovak arraina harrapatu, garbitu, xerratan moztu eta izoztu egiten du, ondoren merkatuan saltzeko. Guk bide hori jarraitu behar dugu, merkatuan lehiatu nahi badugu".

Getariako kofradiako lehendakariaren hitzetan, Belaustegiren arrazoiketak "oso polita dirudi, baina ez da batere erraza". Komertzializazioaren gaia horren garbi ikusi ez, eta beste neurri batzuk hartzearen aldeko agertu zen Urresti: "Gaur egun jendeari berdin zaio merkaturatu den arraina nongoa den eta nola harrapatu den, espezieari bakarrik ematen dio garrantzia. Gure arrantza egiteko modua oso selektiboa da, kalitateduna, baina erosleek ez dute hori kontuan hartzean. Denok baldintza berdinetan ibili beharko genuke, baina Europak ez du hori ikusi nahi. Guztientzako baldintza berak jartzen ez diren bitartean, lehiakortasuna handituko da".

Entzuleen artean zegoen arrantzale batek aditzera eman zuenez, "lana egiten dugun moduan, ezinezkoa da komertzializazioa guk geuk aurrera eramatea. Izan ere, 5 hilabetez egon gaitezke arrantzan eta gero ezer ez. Eta Pescanova bezalako enpresak, berriz, urte osoan ari dira harrapatu eta harrapatu. Gobernuak jarri behar ditu hemen neurriak: arantzelak jarri behar ditu, hain zuzen".

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.