
2008-01-31 | 11:39:33
KULTURA
Balentziaga Museoko eraikitze lanak interes berezikotzat jotzea onartu dute udalbatzarrean
Hala, Berroeta Aldamarrek lanak egiteagatik ordaindu beharreko zergaren %20 ordainduko du
EAJren alde 6 botoekin, Balentziaga Museoaren eraikuntza lanak interes berezikotzat izendatu zituzten atzo iluntzean egindako ohiko bilkuran. Proposamena bera Berroeta Aldamar elkarte publikoak aurkeztu du, eta bere onarketarekin %80 hobaria jasoko luke lanak egiteagatik ordaindu beharreko zergetan: aurrekontuaren %4 litzateke zergaren zenbateoa,baina interes berezikotzat izendatuta zergaren %20 ordaindu ordainduko luke.
Aralar alderdia abstenitu egin zen, nahiz eta halako hobariak "ontzat" ikusi, eraikinak izango duen erabilera publikoa "argi" ez dagoelako. "Badago ordenantza fiskal bat herri honetan, erabilera publikoa egiten duten eraikinei %80ko hobaria aplikatzen zaien beraien zergetan. Baina kasu honetan diru kopuru handi batez hitz egiten ari garela iruditzen zaigu, eta ongi begiratu behar da zein den erabilera publiko hori; izan ere, zalantzak ditugu kasu honetan", azaldu zuen Aintzane Ezenarro aralarkideak. Horretaz gain, hobaria "lanaren aurrekontu errealaren arabera" aplikatu beharko litzatekela azaldu zuen Ezenarrok.
EAE-ANVk ere gai honi heldu nahi izan zion udalbatzarraren ostean egindako agerraldian. Getariako hautetsien iritziz, "museoaren egitasmoa ez da inoiz Getariarron eta Getariaren interesera egokitu" eta "une honetan lan horiek eskatzen dutena ez da interes berezikotzat izendatzea. Une kritiko honetan partxeoak alborati eta hausnarketa sakon bat burutzeko eten bat egitea premiazkoa da".
EAEk egindako kalkuluen arabera, "museoko lanen aurrekontua 15 milioi eurokoa da eta horren zerga (%4) 600.000 euro. Horri %80 hobaria aplikatuta, Udalak 480.000 euro emango lizkioke". Ondorioz, honako kritika hau egin zioten alkateari: "hau al da herriaren alde lan egiteko modua? Balentziaga Museoari 480.000 euro barkatuz eta herritarrok aukeratutako ordezkariak baztertuz"
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.