Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2008ko maiatzak 17, Larunbata

2008-03-13 | 11:25:41

KIROLA

Jokin Argote, pilotaria: «Lan handia egin dut, eta egindako lan hori bere fruituak ematen ari da orain»

Bigarren urtez jarraian, bigarren mailako binakako txapelketako finala jokatuko du pilotari meagarrak Aste Santuko larunbatean, martxoaren 22an, Iruñean. Hona hemen Argoteri egindako elkarrizketaren aurrerapena.

Txapelketari ekin zeniotenean espero al zenuten aurtengoan ere finalera iristea?
Beti duzu finalera heltzeko itxaropen hori! Hala eta guztiz ere, txapelketa aurkeztu zutenean, aurrez aurre bikote gogorrak izango genituela ikusi genuen. Egia esan, aurtengoan pilotari onak aritu dira jokoan! Finalerdietara iritsi aurretik, zazpi partidatako ligaxka jokatu genuen hasieran. Ligaxkako lehen neurketan galdu egin genuen eta ni neu ere ez nengoen neure unerik onenean, baina partidaz partida jokoa hobetzen joan gara eta azkenean finalera iritsi gara. Orain txapelaren bila goaz!

Arretxe II.aren eta Eskuderoren aurka jokatuko duzue finalean. Ligaxkan bi tantogatik irabazi zenutela kontuan izanda (22-20), partida gogorra izango dela aurreikusten al duzu?
Bai, hala izango da. Jende guztia horixe bera esaten ari da, gainera. Guk ere jakin badakigu beraiek oso ongi prestatuta daudela. Txapelketako ligaxkan ordu eta erdiko norgehiagoka jokatu genuen elkarren aurka, eta irabazi egin genuen bezala, galdu ere egin genezakela aitortu behar dut. Alde horretatik, partida oso gogorra espero dugu.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

Txulai | 2008-03-21

Aupa Jokin! Bigarrengo txapela etxera! Munduko beste puntatik animoak ez zaizkik faltako. Sorte On! Txulai

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.