Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2008ko maiatzak 17, Larunbata

2008-04-29 | 12:39:25

KIROLA

IX. La Gaviota bela estropada jokatuko dute larunbata eta igandea bitartean

30 bat ontzik parte hartuko dute Getariako Kostabela elkarteak antolatzen duen lasterketan

Getariako Kostabela bela elkarteak datorren larunbatean jokatuko den IX. La Gaviota estropada aurkeztu du gaur goizean, Getariako Balearri jatetxean. Guztira, 30 bat ontzik parte hartuko dute 50 milako ibilbidea duen bela lasterketan; parte-hartzaileek Bermeoko La Gaviota plataformara joan etorria egin beharko dute, abiapuntua eta helmuga herriko kirol portua izanik. Aurkepen ekitaldian Kostabelako lehendakari Salba Manterolak, elkarte bereko Kruzero saileko arduradun Jexux Iturriozek eta Getariako alkate Andoni Aristik parte hartu dute.

Estropadari larunbat eguerdian emango diote hasiera, 12.00ak aldean, nabigatzaileei probako arauak eta eguraldiaren aurreikuspenak banatu ondoren. Antolatzaileek azaldu dutenez, eguraldi ona eta hego haizea aurreikusten da aipatutako egunerako.

Txapelketa Kostabelak antolatzen du, Euskadiko Kirol Portuaren eta Getariako Udalaren laguntzarekin, eta euskal kostaldean gauez nabigatzen den lehenengo proba da; izan ere, helmugaratzen diren lehen ontziek 10 eta 12 ordu inguru behar izaten dituzte joan-etorria osatzeko.

Estropadaren irabazleak Artzapen dagoen Joan Sebastian Elkanoren estatuaren brontzezko erreplika bat jasoko du. Oroigarria jabetzan lortzeko, parte-hartzaileek 3 aldiz segidan irabazi beharko dute proba eta 5 aldiz txandaka. Azken bi urtetan Zumaiako Rikardo Peņaren Ausart ontzia izan zen bizkorrena eta, antolatzaileek aditzera eman dutenez, hirugarren garapenaren bila doa aurten. Sariak igandean, maiatzaren 4an, banatuko dituzte kirol portuan bertan; hitzordua 13:00etan jarri dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
IX. La Gaviota bela estropada jokatuko dute larunbata eta igandea bitartean

Jexux Iturrioz, Salba Manterola eta Andoni Aristi, gaurko agerraldian.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.