Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

2008-06-13 | 10:56:56

HIRIGINTZA

BOEn eta etxebizitza tasatuen "benetako beharra" zehazteko inkesta egitea eskatu dio Aralarrek Udalari

Babes Ofizialeko 30 etxebizitza baino gehiago behar direla uste dute aralarkideek

Getariako bizilagunen egoera ekonomikoa kontuan hartuta, Sahatasaga goian 41 etxebizitza tasatu eta 30 BOE eraikitzeko asmoa zuela jakitera eman zuen Udal Gobernuak duela aste batzuk. Erabaki horren aurrean, Aralar alderdiak euren desadostasuna azaldu du gaur (ekainak 13) goizean Eskualtxeta eraikinean egindako prentsaurrean, eta BOEn eta etxebizitza tasatuen "benetako beharra" zehazteko inkesta serio bat egitea eskatu dio Udalari. Iņigo Olabarri aralarkideak aditzera eman duenez, "eskatu dugun arren, aipatzen dituzten kopuru horiek frogatzen duten ikerketarik. Gainera, beldur gara ikerketa hori existitzen den ere". Aralarkideen ustez, Babes Ofizialeko 30 etxebizitza baino gehiago behar dira herrian: "Gainera, Udalak berak onartzen du Sahatsagako zozketan sartzen ez direnak Potzuagako zozketan sartuko direla bere oharrean. Beraz, Udalak berak onartzen du BOE kopuru hori nahikoa ez dela".

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.