
2008-07-14 | 17:02:46
Pello Segurola, artzaina: «Artaldearen arabera, lehen edo azken gera zaitezke»
Azken bi urtetako Gipuzkoako txapelduna da Pello Segurola (Matxinbenta, 1969). Aurten, bi txakurrekin iritsi da finalera, Artzai-rekin eta Alai-rekin.
Bi txakurrekin ariko zaren lehen aldia izango al da?
Ez, ez da lehen aldia. Behin baino gehiagotan iritsi naiz finalera txakur batekin baino gehiagorekin.
Eta aurten ere irabazteko prest al zaude?
Itxaropena badut, baina gainerako lehiakideak ere onak dira eta edozer gerta daiteke. Tokatzen zaizun artaldearen arabera lehen edo azken postuan gera zaitezke.
Horrenbesteko eragina al dute ardiek?
Bai, batik bat bi artzainek artalde berarekin ariketa bat egin behar badute. Ardiak lasaiago daude bigarren txandan, bigarren artzainarekin; zelaian kokatuagoa daude ardiak.
Txapela irabazteko faborito nabarmenik ba al dago?
Txapeldun izateko faborito asko dago. Kanporaketetan alde handirik ez da izan puntuazioetan. Edonork irabazi dezake.
Nola prestatzen dituzu txakurrak txapelketetarako?
Etxeko ardiekin aritzen gara. Edonola ere, etxean hobeto moldatzen dira txakurrak. Jendaurrean urduritu egiten dira. Artzainok ere normalean baino ozenago ematen dizkiegu aginduak eta txakurrek hori antzematen dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.