
2008-01-31 | 11:39:33
Balentziaga Museoko eraikitze lanak interes berezikotzat jotzea onartu dute udalbatzarrean
Hala, Berroeta Aldamarrek lanak egiteagatik ordaindu beharreko zergaren %20 ordainduko du
EAJren alde 6 botoekin, Balentziaga Museoaren eraikuntza lanak interes berezikotzat izendatu zituzten atzo iluntzean egindako ohiko bilkuran. Proposamena bera Berroeta Aldamar elkarte publikoak aurkeztu du, eta bere onarketarekin %80 hobaria jasoko luke lanak egiteagatik ordaindu beharreko zergetan: aurrekontuaren %4 litzateke zergaren zenbateoa,baina interes berezikotzat izendatuta zergaren %20 ordaindu ordainduko luke.
2008-01-30 | 11:55:42
Arrantzaren etorkizuna, hizpide
Alondegian egindako mahai-inguruak herriko sektore nagusiaren egoera aztertu zuen
'Gure arrantza defenda dezagun' lelopean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuten astearte arratsaldean Getariako Kofradiako lehendakari Emeterio Urrestik eta LABeko arrantza ordezkari Leo Belaustegik. Ekitaldia Alondegian izan zen eta moderatzaile lanetan, bien bitartean, Bartolo Iribar aritu zen.
2008-01-21 | 10:53:43
Xabin Lazkano garaile, laugarren aldiz
Dozena bat lagunek parte hartu zuten V. San Anton Zaldi Lasterketan
Eguraldi ederra lagun, jendetza bildu zen igandean Malkorbe hondartzan V. San Anton Zaldi Lasterketa ikusteko asmoz. Aurten ere Xabin Lazkano getariarra izan da jaun eta jabe: honakoa proba hau irabazten duen laugarren aldia du. Hona hemen finaleko lasterketaklo irudiak:
2008-01-17 | 14:32:19
BARRUTIK ETA KANPOTIK ONDO BUSTITA
San Anton Eguneko jaia euriak busti du, baina hala ere txakolin berriaren aurkezpena jendetsua izan da.
Bertako bisigurik ezean, kanpokoa. Kanpoan euria ari badu, barrura. San Anton Egunean gozatzeko ez da izan aitzakiarik aurten ere eta txakolin berriaren aurkezpenean jende ugari bildu da. Ohiko protokoloa jarraitu dute aurten ere, eta Mahasti Jaun izendatu dituzte Aritz Aranburu surflaria eta Mikel Corcuera sukaldaritzako kritiko lanetan aritzen den donostiarra. Egaņa eta Lizasoren bertsoak, txakolinari gorazarre egiten dioten dantza eta abestia, Politena tabernak irabazi duen pintxo lehiaketa... eta batez ere herri giroa eta berriketarako gogoa. Aterkipean bada ere, ehunka lagunek irten dute kalera goizean, eta arratsaldean ere jai giroa izango da Getariako kaleetan.
2008-01-16 | 13:07:03
Mementoz diru laguntzak etenda ditu museoak eta Camio ikertzen ari da Ertzaintza, fiskalak hala eskatuta
Atzo arratsaldean bilera egin zuten Madrilen (Espainia) Balentziaga Fundazioko kideek, Balentziaga Museoaren etorkizuna aztertzeko. Espainiako Kultura Ministerioak Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburu Miren Azkarate eta Foru Aldundiko Kultura diputatu Maria Jesus Aranburu gonbidatu zituen bilerara. Euskal ordezkariek Balentziaga Fundazioan parte hartzeko nahia azaldu zieten Fundazioko kideei, baina horretarako Fundazioak izaera publikoa izatea eskatu zuten, beste zenbait baldintzen artean. Bien bitartean, Ertzaintza Balentziaga Fundazioako lehendakari ohi Mariano Kamio ikertzen ari da, Gipuzkoako fiskal nagusiak hala eskatuta. Balentziaga Fundazioak eta Berroeta Aldamarrek salaketa jarri zuten Mariano Kamioren aurka. Gainera, museoarentzako diru laguntzak etenda daude.
2008-01-15 | 10:18:42
Foka bat dabil Getariako portuan
Korrokoien atzetik zebilen bakar-bakarrik
Foka txiki bat agertu da 09:00ak aldean Getariako portuan, anbulatorio parean, eta une hauetan bertan dabil batetik bestera. Hasiera batean korrokoein atzetik zebilen, erdi jolasean. Gero, korrokoietako bat harrapatu eta jaten hasi da. Ikusi dutenek ahoz aho zabaldu dute berria eta lagun batzuk portura hurbildu dira foka txikia ikustera, batzuek argazkiak ateratzeko aprobetxatu dute.
2007-12-08 | 18:42:38
Txapelik gabe geratu da Jokin Argote
22-17 galdu du Iņigo Diaz iruņearraren aurka
Meagarra 15-10 markagailuarekin aurretik jarri bada ere, azkenean ezin izan du partida irabazi eta txapela Diazentzat izan da
2007-12-06 | 12:56:22
Jokin Argote: "Ezustekoa eman eta txapela irabaztera aterako naiz kantxara"
Bigarren mailako lau terdiko pilota txapelketako finala jokatuko du Argotek etzi, 16:30ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan
Hona hemen Jokin Argote (Getaria, 1982) pilotariari egindako elkarrizketaren aurrerapena. Elkarrizketa osoa biharko egunkarian irakurri ahal izango duzue.
Jaiak
Herri Jaiak 2008
AZKOITIA, - 2008-05-17
Erakusketa
'Harresia' argazki erakusketa
UROLA-KOSTA, Photomuseum - 2008-03-31
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.