Aisia

San Tomas eguna Getarian eta Zumaian

2012/12/20
Nork
San Tomas eguna Getarian eta Zumaian

Txistorra eta taloaren festa handia Azpeitian egingo badute ere, Urola Kostako gainontzeko txokotan ere izango da zer ospatua bihar, San Tomas egunean. Izan ere, Zumaiako Alai auzoan zein Getarian ekitaldi bereziak antolatu dituzte egun horretarako. Azken horretan, elkartasuna eta festa uztartuko dituzte, gainera. Gaglo gaztelekuko hezitzaileek jakinarazi dutenez, «egun berezi hau aprobetxatuz», Elkartasun Eguna ere [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Jaiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Seigarren urteurrena ospatuko du Getariako gaztelekuak larunbatean

2012/12/17
Nork
Seigarren urteurrena ospatuko du Getariako gaztelekuak larunbatean

Sei urte darama zabalik Gaglo Getariako gaztelekuak, eta urteurrena ospatzeko txokolatada antolatu du. Hilaren 22an izango da, larunbatean, gaztelekuan bertan, 18:00etatik aurrera. Bezperan, Elkartasun Eguna santomasekin uztartu, eta gaztelekura opari solidario eramaten duenak txistorra pintxoa jasoko du ordainetan, 18:00etatik aurrera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Euskal kultura sustatzeko lau dokumental emango ditu Harritan Blai elkarteak

2012/12/13
Nork
Euskal kultura sustatzeko lau dokumental emango ditu Harritan Blai elkarteak

Egitaraua -Abenduaren 20an, osteguna, 19:00etan. Laia Manresa eta Sergio Dies zuzendarien Morir de dia dokumenatala emango dute. Bertan Trantsiziotik gaur egun arteko Kataluniako historia heroinaren ikuspuntutik jorratuko da. -Urtarrilaren 24an. Brad. Beste gau bat barrikadetan dokumentala emango dute. Brad Will, dokumentalgile independientea Mexikoko Oaxaka hiriko gatazkan hil egin zuten 2006ko urriaren 27an eta bertan gertatutakoa jasoko du dokumentalak. -Otsailaren 21ean, Edu Gonzalez zuzendariaren Ezkutuko zorra dokumenatala izango da. Bertan gaur egun mendebaldeko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Gizartea, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »

Argazkiak ari da biltzen Gure Txeru, urteurrenerako

2012/11/28
Nork
Argazkiak ari da biltzen Gure Txeru, urteurrenerako

Gure Txeru Elkarteak 50 urte beteko ditu datorren urtean eta horren harira argazki bilduma osatu nahi dute elkarteko kideek. Biltzen dituzten argazkiekin erakusketa bat antolatzeko asmoa dute datorren urtean zehar. Herritarrek etxean dituzten argazkiak guretxeru@gmail.com helbidera bidali daitezke edo paperezko formatoan daudenak elkartearen postontzian utzi. Argazkiarekin batera horren inguruko informazioa zehaztu behar da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Historia | Ez dago iruzkinik »

Konpartsak entsegua egingo du gaur iluntzean

2012/11/16
Nork
Konpartsak entsegua egingo du gaur iluntzean

Getariako konpartsa gero eta ezagunagoa da eskualdean zehar eta oraingoan gonbidapen berri bat jaso dute Oriotik. Orioko Udalak San Nikolas Jaietan Bolliwood emanaldia eskaintzera gonbidatu ditu. Ikuskizuna prestatzeko hitzordua gaur 20:00etan izango da Getariako Kiroldegian; bertan dantzarien lekuak zehaztuko dituzte eta hurrengo entsegua egiteko eguna finkatuko dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Aste honetako zozketak

2012/11/13
Nork
Aste honetako zozketak

Aste honetan, antzerkirako eta zinemarako sarrerak zozkatuko ditu HITZAk. Parte hartzeko deitu 943-890017 telefono zenbakira. Zorte on!  

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Gorriti, animaliak eta umeak, Askizun

2012/11/12
Nork
Gorriti, animaliak eta umeak, Askizun

Ekitaldi ugari izan da Askizun asteburuan, San Martin jaien aitzakian. Irribarre gehien, baina, Gorriti eta bere animalien ikuskizunak eragin zituen. Gustura ibili ziren adin guztietako umeak pottoken eta astoen gainean. Besteak beste, mus txapelketa, ezkonduen eta bikoteen afaria, erromeria eta herri kirolak izan dira asteburuan Getariako auzoan. Datorren asteburuan jarraituko du festak, gainera. Larunbatean “gazteek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Zaldibitik Iturbururako irteera antolatu dute

2012/10/25
Nork
Zaldibitik Iturbururako irteera antolatu dute

Iganderako Zaldibitik Errezilgo Iturburu gainera goiz pasa antolatu dute. Oinez egingo dute ibilbidea eta parte-hartzaileak 07:00etan Getariako autobus geltokitik irtengo dira; Zarautzen, berriz, 07:05ean Gurutze Gorri parean jasoko ditu herritarrak. Irteeran izena eman nahi dutenek gaur izango dute horretarako aukera 650-46 05 88 telefono zenbakira hots eginda.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Bihar Ispilu antzezlana ikusi ahalko da gaztetxean

2012/10/25
Nork

Getariako Gaztetxean Ispilu izeneko antzezlana ikusteko aukera izango da bihar. Ion Martinez eta Saioa Royo aktoreak izango dira Ispilu antzezlana oholtza gainean antzeztuko dutenak bihar 22:00etatik aurrera.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Zaldibitik Iturburura irteera antolatu dute

2012/10/22
Nork
Zaldibitik Iturburura irteera antolatu dute

Iganderako Zaldibitik Errezilgo Iturburu gainera goiz parteko irteera antolatu dute. Oinez egingo dute ibilbidea eta parte-hartzaileek 07:00etan Getariako autobus geltokian hartuko dute autobusa; Zarautzen, berriz, 07:05ean Gurutze Gorri parean jasoko ditu herritarrak autobusak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ostegun arte izango da irteeran izena emateko aukera; interesa dutenek, 650460588 telefono zenbakira hots egin eta Isidrogatik galdegin beharko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)