Zinemaren eta moda-munduaren arteko harremana aztertze aldera, Cristobal Balenciaga Museoak zinema-ziklo bat antolatu du. Jantziek eta janzkerek presentzia nabarmena duten sei film klasiko emango dituzte, etzi hasi eta uztailera arte; saioak 19:00etan hasiko dira, eta dohainik emango dituzte. Egitasmoan ikusgai izango diren jantziak goi-mailako joskintzako izen handiek diseinatutakoak dira; hala nola, Christian Dior, Givenchy, Yves [...]
AIA Abenduaren 21a, gaur.17:00etan: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Etxetxon elkartuko dira, eta kantuan egingo diete harrera bi pertsonaiei. Umeek gutunak emateko aukera izango dute plazan. Abenduaren 23a, igandea. 17:00: Zine emanaldia, kultur etxean. Age 4 filma. Abenduaren 24a, astelehena.09:00: Aiako plazan elkartu, baserritarrez jantzita, eta auzoz auzo eta baserriz baserri eskea, kantuan. 17:30: Berriz ere plazan elkartuko dira herritarrak, herrigunean Gabon kantak eskaintzeko. Abenduaren 26a, asteazkena. [...]
Egitaraua12:30etik aurrera izango dira ekitaldi guztiak. Goiz eresia izango da Gazte Alaiak” txistulari taldearen eskutik. Txalapartariak eta bertsolariak emanaldia eskainiko dute. Gaiaren nondik nondik norakoak azalduko zaizkie getariarrei. Getariako Musika Bandako eta Getariako Abesbatzako kideekin abesti bat (Hegoak ebaki banizkio) kantatuko da. Dantzak, txistulariekin (koreografia eta Ikurrin Dantza). Olerkia, Amaia Lasaren eskutik. Adierazpen bat. Agintari dantza [...]
Txistorra eta taloaren festa handia Azpeitian egingo badute ere, Urola Kostako gainontzeko txokotan ere izango da zer ospatua bihar, San Tomas egunean. Izan ere, Zumaiako Alai auzoan zein Getarian ekitaldi bereziak antolatu dituzte egun horretarako. Azken horretan, elkartasuna eta festa uztartuko dituzte, gainera. Gaglo gaztelekuko hezitzaileek jakinarazi dutenez, «egun berezi hau aprobetxatuz», Elkartasun Eguna ere [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Loreto Fernande Imazek organo kontzertu eskainiko du bihar Salbatore Deunaren parrokian, 20:00etatik aurrera. Fernandezek baxu jarraitua, klabezina eta organoa jotzen irakasten ditu Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalean eta Musikenen, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian. Hogeita hamar urte baino gehiago daramatza grabazioak egiten, kontzertuak ematen eta irakasten. Egitaraua: - Facultad [...]
Egitaraua -Abenduaren 20an, osteguna, 19:00etan. Laia Manresa eta Sergio Dies zuzendarien Morir de dia dokumenatala emango dute. Bertan Trantsiziotik gaur egun arteko Kataluniako historia heroinaren ikuspuntutik jorratuko da. -Urtarrilaren 24an.Brad. Beste gau bat barrikadetan dokumentala emango dute. Brad Will, dokumentalgile independientea Mexikoko Oaxaka hiriko gatazkan hil egin zuten 2006ko urriaren 27an eta bertan gertatutakoa jasoko du dokumentalak. -Otsailaren 21ean, Edu Gonzalez zuzendariaren Ezkutuko zorra dokumenatala izango da. Bertan gaur egun mendebaldeko [...]
Abenduaren 11rako hitzaldi bat antolatu du Harritan Blai Kultur Elkarteak. Marcha Patrioticako kidea den Juan Pablo Torresek Kolonbiako egoerari buruz hitz egingo du bertan. Getariako Alondegian izango da hitzaldia, 19:00etan.
Txistu Kontzertua izango da igandean Getarian Azaroa Musikaz Blai ekimenaren baitan. Izan ere, herriko Gazte Alaiak Txistulari Taldeak kontzertua emango du egun horretan Salbatore Deunaren Parrokian. 12:30ean hasiko da hitzordua eta bertan euskal kantez osatutako errepertorioa eskainiko dute.
Iritsi da haurren ordua. Gaur arratsaldean ( azaroak 24) haurrak izango dira Getarian protagonista nagusiak, Alkate Txiki Eguna ospatuko baitute arratsalde-iluntze partean. Urtero bezala, egitaraua Getariako Guraso Elkarteak antolatu du, eta haurrek eta gaztetxoek egun ahaztezina igaroko dute. Herriko haur guztiak bertara gonbidatuta daudela azaldu dute antolatzaileek. Egitaraua-16:00etatik 18:30era tailerrak izango dira haurrentzat. -18:45ean alkate txikiak pregoia emango [...]
Saint Etienne hirukoteak kontzertua emango du Getariako Cristobal Balenciaga Museoan etzi, larunbatean. 20:30ean irekiko dituzte ateak, eta Kutxa Kultur Musika programaren azken saioa izango da. Saint Etienne Erresuma Batuko pop musikako talderik ezagunenetako bat da. Duela hogei urte sortu zen, eta adituek indie-pop musika egiten duela diote. Britainiarrekin batera, The Cabriolets talde madrildarrak ere joko [...]
Santa Maria elizako hiru organo-jotzaile titularrek kontzertua eskainiko dute ostegunean, ekainak 20, Cavaille-Coll organoaren 150. urteurrena ospatzeko.
Gazte Asanbladak batzar orokorra egingo du ostegunean Zuloaga Etxean. 19:30ean hasiko da eta, besteren artean, gaztetxearen gaineko berriak landuko dituzte eta jaietan zer egin eztabaidatzen hasiko dira. Bilera irekia da.
Editu eta erditu ondorenerako ikastaroa egingo dute Errenteria-Oreretan, Olatz Oliveri kirol zentroko fisioterapeuta baten eskutik. Erditzeari begira, prestaketa fisikoa landuko dute, eta erditze ondorenerako,
Hondarribiko Sortuk batzarra egingo du ostegunean, hilak 20, 19:00etan Muara elkartean. Besteak beste, bake prozesua indartzeko sortu berri den Foro Sozialaren aurkezpena egingo dute eta maiatzaren 30eko grebaren