Abenduaren 11rako hitzaldi bat antolatu du Harritan Blai Kultur Elkarteak. Marcha Patrioticako kidea den Juan Pablo Torresek Kolonbiako egoerari buruz hitz egingo du bertan. Getariako Alondegian izango da hitzaldia, 19:00etan.
Irakurri gehiago
Abenduaren 11rako hitzaldi bat antolatu du Harritan Blai Kultur Elkarteak. Marcha Patrioticako kidea den Juan Pablo Torresek Kolonbiako egoerari buruz hitz egingo du bertan. Getariako Alondegian izango da hitzaldia, 19:00etan.
Irakurri gehiago
Getariako Udalak, Katxalin Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatik eragindako emakumeen Elkartearekin elkarlanean bularreko minbiziaren prebentzioari buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du datorren ostegunerako. Hitzaldia, Donostia Onkologiko Institutuko Arrate Plazaola doktoreak emango du eta bularreko minbiziaren zergatia, tratamenduak eta prebentzioa izango ditu hizpide. Hitzaldia datorren ostegunean 18:30ean izango da Alondigan eta herritarrak eta bereziki emakumeak bertara gonbidatuta daude. [...]
Irakurri gehiagoJoseba Egibar eta Getariako Udaleko EAJko hautetsiak herritarrekin bilduko dira gaur Batzokian. 19:00etan izango da hitzordua eta EAJko politikariek getariarren kezkak eta erronkak ezagutu nahi dituzte bertan. Horregatik, herriko erakunde eta elkarteak ekimenera gonbidatuta daude.
Irakurri gehiagoGetariako EAJk hondakinen kudeaketaren inguruko hitzaldia antolatu du datorren asteazkenerako, hilak 20. Karlos Ormazabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Diputatu ohiak eskainiko du saioa, Hondakinen kudeaketa birziklapena eta aurrera begirako aukerak izenpean. 19:00etan izango da hitzaldia, udaletxeko pleno aretoan; antolatzaileek adierazi dute hitzaldia irekia dela.
Irakurri gehiago
Yolanda Peralta arte historialariak Manikiaren egitekoa XX. mendeko artelanaren sorkuntzan hitzaldia eskainiko du bihar, Getariako Kristobal Balentziaga museoan. Museoak ManneQueen, since 1922 bigarren erakusketa zabaldu du duela gutxi, eta horren harira eskainiko du hitzaldia Peraltak. Artearen eta emakumearen arteko harremanen inguruko aditua da historialaria. Halaber, Tenerife Espacio de las Artes museoko Aldi Baterako Erakusketen Saileko kontserbadorea eta arduraduna da. Zenbait erakusketetan komisario ere izan da. Hitzaldia 18:30ean izango da, museoko aretoan. Sarrera doakoa [...]
Irakurri gehiagoHarritan Blai Kultur Elkarteak frankismoari buruzko hitzaldia antolatu du. Saioa hurrengo astean izango da, maiatzaren 3an (osteguna). Frankismoa Euskal Herrian izenburua daraman hitzaldiko gidaria Iñaki Egaña historialari eta idazle donostiarra izango da. Hitzaldia Alondegian izango da, 19:30etik aurrera.
Irakurri gehiagoGetariako hainbat taldek elkarlanean 1512. urteko Nafarroako konkistaren inguruko hitzaldia antolatu dute asteazkenerako. Beñi Agirre historialariak Nafarroaren historia jorratuko du Alondigan. Aurten nafarroako konkistaren 500. urteurrena izanik, herriko taldeek hainbat hitzaldi antolatuko dituzte, eta biharkoa izango da lehenengoa. Babexak, Elan-Euskadik, Gazte asanbladak, Getariako bertso eskolak, Getariako musika bandak, Getariako Udalak, Getariaren sustraiak, Guraso elkarteak, Harritan [...]
Irakurri gehiagoManikiak “euskarri tekniko eta figura eskultoriko gisa duen balioa” aztertuko dute Balentziaga museoan. Hainbat adituk hartuko du parte hitzaldi-zikloan, eta hitzaldiak Balentziaga museoan bertan izango dira. Bihar, esaterako, Gigi Rigamonti mintzatuko da. Mundu osorako manikiak ekoizten dituen Milango (Italia) La Rosa enpresako presidentea da. Manikiak euskarri tekniko izatetik figura eskultoriko izatera dagoen aldeaz jardungo du. [...]
Irakurri gehiagoMugabeclown taldeak clown tailerra eskainiko du Getarian, eta egitasmoari sarrera emateko solasaldia egingo dute bihar, 19:30ean, Alondigan. Ikastaroa, berriz, larunbatean hasiko da, eta parte-hartzaileek «barruko clowna» aurkituko dute, antolatzaileek esan dutenez. Hilak 28tik ekainera bitartean sei saio egingo dituzte, Ramon Albistur taldeko kidearen gidaritzapean. Larunbatetan izango dira saio guztiak, Gure Txerun, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Izena [...]
Irakurri gehiagoKontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako Getarian. Alondegian 18:30ean hasiko da Gutxiago gastatzea, gutxiago erosi gabe lelopean, Bost zentzumenekin kontsumitu: prestakuntza eta informazio kanpainaren barruan. Parte hartzeko izena aurrez eman behar da. Horretarako bi bide daude: 943-896024 telefonora deituta, edo kultura@getaria.org helbide elektronikora idatzita.
Irakurri gehiago