Hondakinak

Zortzi mila erosketa egin dituzte ontzi berrerabilgarriekin

2012/12/14
Nork
Zortzi mila erosketa egin dituzte ontzi berrerabilgarriekin

Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako udalek, eta eskualdeko arrandegi guztiek Ontziratu zaitez kanpaina jarri zuten martxan pasa den urrian. Helburu bikoitza du ekimenak: batetik, arrandegietan paper eta plastikozko poltsen erabilera murriztea, tupper-ak erabiliz, eta bestetik, herritarren portaera egokiak saritzea. Abiatu zutenetik ia hilabete igaro direnean, kanpainaren balorazio positiboa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Udal elkarteak ez ditu poltsa konpostagarriak banatuko urtarriletik aurrera

2012/12/12
Nork
Udal elkarteak ez ditu poltsa konpostagarriak banatuko urtarriletik aurrera

Urola Kostako Udal Elkarteak poltsa konpostagarririk ez banatzea erabaki du. Mankomunitateko lehendakari Amaia Guruzetak jakinarazi du poltsak doan banatzeak, gaurko erabiltzaileen kopurua aintzat hartuta, 168.000 euro inguruko kostua ekarriko liokeela erankundeari 2013an. Krisi ekonomikoaren ondorioz eta udalek eta udal elkarteak izandako murrizkeak kontuan hartuta, mankomunitateak bosgarren edukiontziaren sisteman aldaketak egitea erabaki du. Ildo horretatik, urtarrilaren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Etxean eta auzoan konposta egiteko plana abiatuko dute udal elkarteak eta udalek

2012/11/27
Nork
Etxean eta auzoan konposta egiteko plana abiatuko dute udal elkarteak eta udalek

Etxean eta auzoan konposta egiteko plana abiatu dute Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek. Helburua onpostagailua jartzeko aukera duten ahalik eta etxebizitza gehienetan gailua erabiltzen sustatzea da. Hondakinak nahastuta jasotzekoan, «arazo handiena»· organikoak sortzen du. «Horregatik ahaleginak egin behar ditugu organiko hori tratatzeko», nabarmendu du UKUEko lehendakari Amaia Guruzetak: [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Hondakin gutxiago sortzeko tokiko plana diseinatuko du udal elkarteak

2012/11/20
Nork
Hondakin gutxiago sortzeko tokiko plana diseinatuko du udal elkarteak

Hondakinen kudeaketa politikarien eta herritarren artean pil-pilean dagoen gaia da. Orain arte, ahal den hondakin gehiena birziklatzeko askotariko bideak jorratu dituzte Urola Kostako udal eta erakundeetako ordezkariek. Oraingoan, ordea, urrats bat gehiago egin dute, eta hondakin gutxiago sortzeko tokiko plana diseinatuko dute maitzera bitartean. Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak zera jakinarazi zuen: «Europako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Udal elkarteak, udalek eta arrandegiek ‘Ontziratu zaitez’ kanpaina abiatu dute

2012/10/19
Nork
Udal elkarteak, udalek  eta arrandegiek ‘Ontziratu zaitez’ kanpaina abiatu dute

Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako udalek, eta eskualdeko  arrandegi guztiek Ontziratu zaitez kanpaina jarriko dute martxan urriaren 23an. Helburu bikoitza du ekimenak: batetik, arrandegietan paper eta plastikozko poltsen erabilera murriztea, tupper -ak erabiliz, eta bestetik, herritarren portaera egokiak saritzea. «Finean ohiturak aldaraztea da  asmoa, kontsumitzeko beste modu bat sustatzea», nabarmendu du Kutxa Ekoguneko Kontsumo Jasangarria saileko arduradun Amaia Otazok. «Arraina erosterakoan sortzen diren hondakinak murrizten lagundu nahi da. Erosketa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Auzoko berdeguneetan konpost komunitarioa egitea proposatu du Konpostari elkarteak

2012/10/10
Nork
Auzoko berdeguneetan konpost komunitarioa egitea proposatu du Konpostari elkarteak

Bi premisa nagusitan oinarrituta abiatu du Auzokonpostatzea Urola Kostan ekimena Konpostari elkarteak: batetik, hondakinak jatorrian bereiztea guztion ongizaterako da, eta bestetik, hondakin organikoa, zabortegira bideratuz gero, ongarri bilaka daitekeen lehengaia da. Ekimenaren helburua hondakin organikoa sorlekuan tratatzea—jatorritik ahalik eta gertuen ongarri bilakatuz— eta zaborra murriztea da. Antolatzaileen arabera, Auzokonpostatzea Urola Kostan ekimenaren bitartez, «inguruko zein [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Hondakinak | Iruzkin bat »

Hondakinen inguruan getariarrekin iritziak partekatuko dituzte gaur

2012/10/04
Nork
Hondakinen inguruan getariarrekin iritziak partekatuko dituzte gaur

Gaur bilduko da lehenbizikoz Getariako Ingurumen Mahaia. Bildu agintean jarri zenean, udalaren funtzionamendua aldatzea erabaki zuen, herriko hainbat kontutan getariarren parte-hartzea sustatze aldera. «Lehen erabakiak batzorde itxietan hartzen ziren, eta horietan ezin zuten parte hartu herritarrek. Hori dela eta, mahai irekiak sortzea erabaki genuen», azaldu du Aitor Irigoien zinegotziak. ildo horretatik, udal taldeak, Getaria Zero [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

5. edukiontzia erabiltzen ikasteko bilera, asteartean

2012/09/13
Nork

Datorren asteartean, hilak 18, 19:00etan, Getariako Gaztelekuan, bilera informatiboa izango da azken aldian 5. edukiontzia erabiltzeko izena eman duten herritarrei zuzendua.

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Getariako Udalak hiru ekimen jarriko ditu abian «zero zabor bidean sakontzeko»

2012/09/07
Nork
Getariako Udalak hiru ekimen jarriko ditu abian «zero zabor bidean sakontzeko»

Getariako Udalak hondakinen kudeaketaren inguruko hiru ekimen jarriko ditu martxan. Helburua zero zabor bidean «sakontzea» da. Udal ordezkariek jakinarazi dutenez, Getaria gutxien birziklatzen duen Gipuzkoako herria da; %25eko birziklatze-tasa du, hain zuzen. Hori «kezkatzekoa» dela esan dute udaletik. «Horregatik, aurrerantzean tasa hori igotzeko pausoak emateko borondatea dugu». Horretarako, gainontzeko alderdi politikoei lankidetza eskatu diote. «Beste [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

‘Bada garaia’ dokumentala sortu du Zero Zaborrek, atez ateko bilketa sustatzeko

2012/08/02
Nork
‘Bada garaia’ dokumentala sortu du Zero Zaborrek, atez ateko bilketa sustatzeko

Hondakinen bilketa jasangarriaren garrantziaren inguruan herritarrak kontzientziatzeko asmoz, eskualdean hainbat eragile askotariko ekimenak antolatzen ari da, norbere herrian. Getariako Zero Zabor taldeak esaterako, Bada garaia izeneko dokumentala sortu du Hernanin eta Usurbilen bizi den hainbat getariarren bizipenak jasoz. Getariarrek dute giltza Getaria Zero Zabor taldeko kideek azaldu dutenez, dokumentalaren helburua «atez ateko bilketaren aurka eraiki den kriminalizazioa gainditzea eta herri [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Hondakinak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)