Hogei zaldi eta zaldunek hartu dute parte gaur goizean X. San Anton Zaldi Lasterketan, eta Jose Manuel Martin lasartearra izan da garaile, Estai behorrarekin. Haren atzetik, bigarren postuan, iazko txapeldun Eneko Urbieta zumaiarra sailkatu da, Iron zaldiarekin, eta hirugarren postuan, berriz, Xanti Telleria lasartearra, Indar zaldiarekin. Urtero bezala, jendetza bildu da Malkorbe hondartzan proba jarraitzera, eta hasiera batean euri langarra ari bazuen ere, ez da izan eragozpen jendea ikustera hurbiltzeko. Finala jokatu aurretik lau sailkatze txanda jokatu dituzte, [...]
Irakurri gehiago

















