Kultura

Zinemako diseinatzaileen inguruko zinema-zikloa antolatu dute Balentziagan

2013/02/19
Nork
'Alta costura' filma

Zinemaren eta moda-munduaren arteko harremana aztertze aldera, Cristobal Balenciaga Museoak zinema-ziklo bat antolatu du. Jantziek eta janzkerek presentzia nabarmena duten sei film klasiko emango dituzte, etzi hasi eta uztailera arte; saioak 19:00etan hasiko dira, eta dohainik emango dituzte. Egitasmoan ikusgai izango diren jantziak goi-mailako joskintzako izen handiek diseinatutakoak dira; hala nola, Christian Dior, Givenchy, Yves [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ikus-entzunezkoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ion Fizen maisu ikastaroa Balentziagan, larunbatean

2012/12/19
Nork
Ion Fizen maisu ikastaroa Balentziagan, larunbatean

Diseñar, cortar y coser un vestido de alta costura (Goi joskintzako soineko bat nola diseinatu, ebaki eta josi) izenburudun maisu ikastaroa edo masterclass -a emango du Ion Fiz diseinatzaileak Cristobal Balenciaga Museoan larunbatean. 11:00etatik 14:00etara emango du, Alfa enpresaren laguntzari esker. Ion Fizek hamar urtetik gora darama diseinatzaile gisa lanean, eta irakaslea ere bada, IED Istituto Europeo di Design zentroko Moda Diseinuko Master Trinkoan, esaterako. Oraingoan, Fizek hitzaldi bat emango du museoko hall -ean, ikasle gutxi batzuen aurrean. Patroigintza [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

IRUDIETAN Balentziaga museoaren jantzi berriak

2012/12/18
Nork
IRUDIETAN Balentziaga museoaren jantzi berriak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Cristobal Balentziaga moda-sortzaileak egindako 82 obra utzi dizkio 6 urterako Cristobal Balentziaga Museoari. Orain arte Bilboko Arte Ederren Museoan gordeta izan da kolekzioa eta hemendik aurrera museoko behin betiko erakusketan txandaka ikusgai izango dira jantzi eta soineko berriak. Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari Javier Gonzalez de Duranak jakinarazi duenez, kolekzioa 40, 50 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Jaurlaritzak Balentziaga museoari jostunaren lanak lagako dizkio

2012/12/17
Nork
Jaurlaritzak Balentziaga museoari jostunaren lanak lagako dizkio

Eusko Jaurlaritzak Cristobal Balentziagaren lanak ditu jabetzan, eta Getariako Balentziaga museoari lagako dizkio bihar. Musoan bertan izango da ekitaldia, 12:30ean, eta ondorengo hauek hartuko dute parte: Antonio Riverak, Eusko Jaurlaritzaren izenean Kulturako sailburuordea eta patronoa den aldetik; Miren Ikerne Badiola, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, Gazteria, Kultura eta Kirol diputatu eta fundazioko patronatuko presidente den aldetik; eta Javier [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Loreto Fernandezek organo kontzertua emango du bihar, parrokian

2012/12/14
Nork
Loreto Fernandezek organo kontzertua emango du bihar, parrokian

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Loreto Fernande Imazek organo kontzertu eskainiko du bihar Salbatore Deunaren parrokian, 20:00etatik aurrera. Fernandezek baxu jarraitua, klabezina eta organoa jotzen irakasten ditu Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalean eta Musikenen, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian. Hogeita hamar urte baino gehiago daramatza grabazioak egiten, kontzertuak ematen eta irakasten. Egitaraua: - Facultad [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Zarauzko Atelier Nupcial eta Tolosako Gorrotxategi konpitegia elkarlanean

2012/12/13
Nork
Zarauzko Atelier Nupcial eta Tolosako Gorrotxategi konpitegia elkarlanean

Cook & Fashion ospakizunari amaiera emateko, Gorrotxategi konpitegia eta Zarautzko El Atelier Nupcial diseinu denda elkartu egin dira joan den asteburuan Getariako Balenziaga museoan. El Atelier Nupcialeko Yolanda Garcia diseinatzailearen sorkuntza Cook & Fashioneko modaren oinarrietan dago inspiratua. Inspirazio horren emaitza andregai soineko batean islatzen da. Iñaki eta Rafa Gorrotxategi anaiek bere aldetik, Yolanda Garciaren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

50 urteko ibilbidea argazkien bitartez

2012/12/11
Nork
50 urteko ibilbidea argazkien bitartez

Ez dira asko izaten herrian errotu eta 50 urte betetzera iristen diren kultur elkarteak. Aurten bete ditu Getariako Musika Bandak 100 urte, eta datorren urtean, 2013an hain zuzen ere, Gure Txeru Kultur Elkarteari iritsiko zaio txanda. Mende erdia beteko du orduan. Urteurrenaren harira, elkartearen ibilbidea jasotzen duen argazki erakusketa berezia antolatu nahi du Gure Txeruk [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Toti Martinez de Lezea: “Kostaldeko emakumeak oso gogorrak izan dira benetan”

2012/11/30
Nork
Toti Martinez de Lezea: “Kostaldeko emakumeak oso gogorrak izan  dira benetan”

Narratiba historikoaren ildotik, euskal kostaldeko emakumeak hizpide dituen Urak dakarrena ipuin liburua eman du argitara Toti Martinez de Lezeak (Gasteiz, 1949), Ttarttalo argitaletxearekin. Hogeita hamabost istorio bildu ditu, Baionatik Muskizeraino nabigatuz; eta horien artean, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako kontakizuna daude. Euskal kostaldeko emakumeen memoria berreskuratu nahi izan duzu. Historian zehar izan duten garrantzia ahaztu ez dadin? Emakumeen historia ofizialik ez badago ere, hor daude edo hor gaude. Historian zehar, gure kostaldeko emakumeak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gazte Alaiak taldearen saioa izango da igandean

2012/11/28
Nork
Gazte Alaiak taldearen saioa izango da igandean

Txistu Kontzertua izango da igandean Getarian Azaroa Musikaz Blai ekimenaren baitan. Izan ere, herriko Gazte Alaiak Txistulari Taldeak kontzertua emango du egun horretan Salbatore Deunaren Parrokian. 12:30ean hasiko da hitzordua eta bertan euskal kantez osatutako errepertorioa eskainiko dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Saint Etiennek kontzertua emango du Balentziagan etzi

2012/11/15
Nork

Saint Etienne hirukoteak kontzertua emango du Getariako Cristobal Balenciaga Museoan etzi, larunbatean. 20:30ean irekiko dituzte ateak, eta Kutxa Kultur Musika programaren azken saioa izango da. Saint Etienne Erresuma Batuko pop musikako talderik ezagunenetako bat da. Duela hogei urte sortu zen, eta adituek indie-pop musika egiten duela diote. Britainiarrekin batera, The Cabriolets talde madrildarrak ere joko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)