Paperekoa

Getariako Udalak eta Euskaltzaindiak herriko toponimia aztertuko dute

2012/06/27
Nork

Getariako Udalak herriko toponimia bildu, arautu eta «normaliatuko» du, Euskaltzaindiaren laguntzarekin. Getariako eremua hartzen duen plano berria egingo dute, eta horretarako lehenengo pausoa herriko toponimia aztertzea izango da. Getariako alkateak Nika Lertxundik adierazi duenez, herriko lau eremu aztertuko dituzte Sustrai erakundeko kideek. Batetik, Askizu eta San Prudentzio auzoetan egingo dute lanketa, eta Meaga ingurua ere [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Euskara, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Getarian Elkanori buruzko dokumentazioa biltzeko batzorde bat sortu dute

2012/03/21
Nork
Getarian Elkanori buruzko dokumentazioa biltzeko batzorde bat sortu dute

Juan Sebastian Elkanoren inguruko batzorde irekia sortu dute Getarian, itsasgizonari buruzko dokumentazioa biltzen hasteko. Jose Ramon de Miguel itsasgizonaren eta Mikel Aramendi kazetari eta nazioarteko politikan adituaren ekimenez sortu dute. Haiek gidatuko dute Elkanoren inguruko batzordea, eta Getariako Udala laguntzailea izango da. 2019tik 2022. urtera bitartean Elkanok munduari bira eman zion, eta horren 500. urteurrena [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Historia, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Getarian kontsumo taldea sortu dute, eta oraingoz 20 parte-hartzaile ditu

2012/03/09
Nork
Getarian kontsumo taldea sortu dute, eta oraingoz  20 parte-hartzaile ditu

Getarian kontsumo taldea sortzeko aurkezpena egin zuen herenegun iluntzean BasHerri taldeak. 20 bat getariar elkartu ziren, eta hurrengo astetik aurrera hasiko dira «sasoian sasoikoa eta tokiko» barazkiak jasotzeko eta ekoizteko martxan. Getariako kontsumo taldean parte hartuko duten herritarrek astean behin jasoko dituzte produktuak. Miren Garaztazu baserritarrak ekoitziko ditu produktuak, Aizarnazabalen dituen baratzetan. Kontsumo taldeko kideek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Getariako Udalak euskara eta kultura jorratzeko talde «iraunkorra» sortu du

2012/03/07
Nork

Getariako Udalak Euskara eta Kultura Mahaia sortu du, herritarrek bi gai horien inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko gunea izan dezaten. Herenegun iluntzean aurkeztu zuten egitasmoa Getariako Udaleko ordezkariek. Lehenengo bilera horretan, herriko hamabi elkarte ingurutako kideek eta norbanakoek hartu zuten parte, udalak jakinarazi duenez. Hala nola, Getariako abesbatzako, guraso elkarteko edota Sustraiak elkarteko kideak bertaratu ziren. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Berdelaren kontsumoa sustatzeko festa antolatu dute ostalariek Getarian

2012/03/01
Nork

Getabat Getariako Ostalari Elkarteak antolatuta, berdelaren inguruan festa handia izango da ostiralean. Elkarteak, Getariako Udalaren, txakolindegien eta kofradiaren laguntzarekin, askotariko ekintzak prestatu ditu etzirako, Berdelaren usain gozotan lelopean. Hala, goizean zehar ekitaldi berezia izango da Iturzaeta Herri Eskolan bertako ikasleentzat. Ildo horretatik, egun batez berdela izango da maisu gonbidatua. Ildo horretatik, ikus entzunezkoa eskaintzeaz gain, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

«Independentzia eredu ekonomikoa aldatzeko lehen pausoa da»

2012/02/22
Nork
«Independentzia eredu ekonomikoa aldatzeko lehen pausoa da»

Nekane Jurado (Pont de Suert, Herrialde Katalanak, 1958) ekonomialariak Independencia: de reivindicacion historica a necesidad economica liburua aurkeztuko du gaur Getariako Alondigan, 19:30ean. Harritan Blai taldeak antolatu du ekimena, eta liburua aurkeztu ondoren solasaldia egingo dute. Jurado Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, Aktuaritza eta Finantza Zientzietan, eta Psikologia Klinikoan lizentziatua da, eta 1988tik ezker abertzalearen sozioekonomia sailean lanean dihardu. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailean ere egiten du lan, eta Ezpala aldizkariaren sortzaileetako bat da. Zer azaldu duzu liburuan? Liburua 2009ean idatzi nuen. Beraz, gaur aurkeztuko badut ere, ez da berria. Liburuan krisi ekonomikoaren sorrera aztertu dut. Krisia presente dugun gertaera da, baina ez da ekonomikoa soilik. Kapitalismoak sortu duen zibilizazio paradigma ere krisian dago, esaterako. subirotasuna lortzeko erremintak zein diren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Eskailera kanpotarra’-k irabazi du Europan 11 Programa

2012/02/10
Nork
‘Eskailera kanpotarra’-k irabazi du Europan 11 Programa

 Eusko Jaurlaritzaren Europan 11 Programa ideia lehiaketaren saridunak jakinarazi zituzten atzo. Jose Luis Parra, Jose Manuel Calvo del Olmo eta Guillermo Gosalbok osatutako Eskailera kanpotarra proiektuak irabazi du saria. Lehiaketara aurkeztu diren arkitektu gazteek Getariako Potzuaga Gaina eremua aztertu dute. 28 hektareatan etxebizitza babestuak eraikiko dituzte. Egitasmo horretatik abiatuz diseinatu dute urbanizazioa. Gazteek proiektua [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

«Getarian Zero Zabor eredua aztertzeko eta martxan jartzeko aukera polita dago»

2012/02/09
Nork

Getarian biztanle bakoitzeko 500 kilo inguru hondakin sortzen da urtean. Eskualdean, berriz, bataz bestekoa 450 kilo da, biztanleko eta urteko. «Zaborra arazo larria bihurtzen ari da», dio Imanol Ibarbiak, eta horri irtenbidea emateko, Zero Zabor taldea sortu dute. «Zero zabor filosofiari esker, asko murriz daiteke zenbateko hori», nabarmendu du. Gaur aurkeztuko dute talde berria, Gipuzkoa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Zarauzko triatloian errei bat behintzat irekita uztea galdegin dute getariarrek

2012/02/08
Nork
Zarauzko triatloian errei bat  behintzat irekita uztea galdegin dute getariarrek

Zarauzko triatloiko antolatzaileek bilera egin zuten herenegun iluntzean herritarrekin eta Zarautz eta Getariako alkateekin, kirol probarako ekarpenak jasotzeko asmoz. Ekainaren 9an egingo dute triatloia. Iaz Getariako irteera eta sarrera guztiak itxi zituzten hiru orduz, eta horrek hainbat kexa eragin zuen herritarren artean. Aurreko urtean izan zituzten «oztopoak» plazaratzeko eta lasterketaren alderdi positiboak eta negatiboak zehazteko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Udalak aurrekontuak aurkeztuko ditu gaur

2012/02/07
Nork

Getariako Udalak 2012ko behin-behineko aurrekontuen aurkezpen publikoa emango du gaur, 19:00etan, udaleko batzar aretoan; bertan, aurrekontuen definizioa eta egitur a azalduko dute; izan ere, Udalak aurrekontuen inguruko herritarren ekarpenak jasoko dituzte hurrengo asteazkena, hilaren 15era, bitartean. Beraz, aurreko astean onartutako proiektuaren egutegia ere zehaztuko dute gaurkoan.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)