Nekane Jurado (Pont de Suert, Herrialde Katalanak, 1958) ekonomialariak Independencia: de reivindicacion historica a necesidad economica liburua aurkeztuko du gaur Getariako Alondigan, 19:30ean. Harritan Blai taldeak antolatu du ekimena, eta liburua aurkeztu ondoren solasaldia egingo dute. Jurado Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, Aktuaritza eta Finantza Zientzietan, eta Psikologia Klinikoan lizentziatua da, eta 1988tik ezker abertzalearen sozioekonomia sailean lanean dihardu. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailean ere egiten du lan, eta Ezpala aldizkariaren sortzaileetako bat da. Zer azaldu duzu liburuan? Liburua 2009ean idatzi nuen. Beraz, gaur aurkeztuko badut ere, ez da berria. Liburuan krisi ekonomikoaren sorrera aztertu dut. Krisia presente dugun gertaera da, baina ez da ekonomikoa soilik. Kapitalismoak sortu duen zibilizazio paradigma ere krisian dago, esaterako. subirotasuna lortzeko erremintak zein diren [...]
Irakurri gehiago