Getariako Udalak eman die behin betiko oniritzia 2013ko ordenantza fiskalei, Bilduren eta Getariako Independenteen aldeko sei botorekin, eta EAJren abstentzioarekin (lau boto). “Juxtuak eta nahikoak” direla dio udalak, eta gustura agertu dira ordezkariak. Oro har, zergak eta tasak KPI adina igoko dira datorren urtean, baina Hego Euskal Herriko KPIaren bataz bestekoa; %3,2, zehazki (Gipuzkoakoa %3,1ekoa [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Getariako ordenantza fiskalak 2013, Getariako Udala, Tasak, zergak
Bidalita Bestelakoak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Egitaraua 12:30etik aurrera izango dira ekitaldi guztiak. Goiz eresia izango da Gazte Alaiak” txistulari taldearen eskutik. Txalapartariak eta bertsolariak emanaldia eskainiko dute. Gaiaren nondik nondik norakoak azalduko zaizkie getariarrei. Getariako Musika Bandako eta Getariako Abesbatzako kideekin abesti bat (Hegoak ebaki banizkio) kantatuko da. Dantzak, txistulariekin (koreografia eta Ikurrin Dantza). Olerkia, Amaia Lasaren eskutik. Adierazpen bat. Agintari dantza [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Getaria, Ikurriñaren Eguna, Udala
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
“Udalaren eta herritarren arteko amildegia txikitzeko eta zubiak eraikitzeko”, datorren urteko aurrekontuen inguruko prozesu parte-hartzailea egingo du Getariako Udalak, hil honetan hasi eta 2013ko martxora bitartean. Guztiok bat izenako du . “Herritarrak lau urtean behin botoa ematen duen sujektu pasibotik, herriko erabakietan parte hartzea eta iritzia ematen duen subjektu aktibo bilakatzea nahiko genuke. Demokrazia parte [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:2013 aurrekontu parte-hartzailea, Getariako Udala, herritarrak
Bidalita Bestelakoak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Lehenbiziko aldiz Getarian prozesu parte-hartzailea jarriko dute martxan, 2013rako aurrekontua osatzerakoan herriko elkarteek eta herritar orok ekarpenak eta proposamenak egiteko aukera izan dezaten . Guztiok bat! lelopean, prozesu hori urtero egingo dutela jakinarazi dute Getariako Udaletik. Asteartean, hilaren 18an, aurkeztuko dute ekimena eta baita logoa ere. 19:00etan izango da aurkezpena, udaletxeko pleno Aretoan. Bertan prozesua nola izango [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Ekonomia, Politika | Ez dago iruzkinik »
Ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria estrategia abiatu zuen duela bi urte eta prozesu horretatik Sortu alderdia sortu zen. Orain beste urrats bat eman nahi dute eta Sorturen oinarri ideologikoa, antolaketa eta funtzionamendu berriaren inguruan hausnarketa egiteko Sortzaile prozesua abiatuko dute. Getarian larunbatean 09:30ean Herri Eskolan izango da lehen bilera.
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Getariako Udalak abenduaren 2rako Ikurrinaren Eguna antolatuko du. Espainiako Gobernuak udaletxean Espainiako bandera jartzeko agindu die, eta horri erantzuna da ekimena. Hala, Udalak Getariako eragile, elkarte, entitate eta alderdi politikoak Ikurriñaren Egunean parte hartzera animatu ditu. «Egun hori gure ikurrinaren eta izaeraren aldarrikapen eguna izatea nahi genuke», azaldu dute udal ordezkariek. Ikurrinaren Eguna antolatzeko lantalde [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bandera, Eguna, Espainia, Getaria, ikurrina
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Espainiako bandera udalean jartzera behartuta sentitu da Getariako Udala, Espainiako Gobernu Ordezkaritzatik bi errekerimendu jaso ondoren. “Jarri ezean alkatearen aurkako inhabilitazio mehatxua zegoen”, azaldu dute udaletik. “Gobernu Ordezkaritzaren eskaera getariarron gehiengo zabalaren borondatearen aurkako inposaketa dela ulertzen dugu”, eta horregatik, Ikurrinaren Eguna egingo dute abenduaren 2an. “Herri modura erantzun zabala ematea beharrezkoa ikusten dugu. Erantzun [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abenduak 2, bandera, Espainia, Getaria, Ikurriñaren Eguna, inposaketa
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Getariako Herrira-ko kideek, Bilduko zinegotziek eta hainbat eragilek, tartean arraunlariek, dantzariek, irakasleek eta surflariek presoen aldeko manifestaziorako deia egin zuten ostiralean. Baionan dira egitekoak protesta, larunbatean, azaroaren 10ean. “Espainiako eta Frantziako espetxeetan dauden euskal preso politikoen eskubideak errespetatzea berehala hartu beharreko neurria dela pentsatzen dugu”, adierazi zuten. Lapurdiko hiriburura autobusean joan nahi dutenek Mahastin,Sokoan,Harralden eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azaroak 10, Baiona, Egin Dezagun Bidea, Getaria, Herrira, manifestazioa, presoak
Bidalita Bestelakoak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Azken asteetan hartutako erabakien eta abiatutako proiektuen berri emango die udalak getariarrei astelehenean, azaroaren 5ean, 19:00etan. Udaletxeko pleno aretoan izango da bilera. Besteak beste, behin-behineko ordenantza fiskalak azalduko dizkiete Getariako udal ordezkariek herritarrei, baina baita Balentziaga kaleko garajeen inguruko proiektua eta birziklatzeari buruz emandako urratsak ere. Bide batez, Mendi Astea aurkeztuko dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:Balentziaga kaleko garajeak, Getariako Udala, ordenantza fiskalak
Bidalita Bestelakoak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Urriaren 21eko Legebiltzarreko Hauteskundeetan getariarrek EH Bilduri eman dieten babesagatik, Getariako EH Bilduk eskerrak eman dizkie herritarrei. “Oso emaitza onak lortu ditugu Getarian, 748 boto eskuratu baititugu. Jaso dugun babesarekin pozik egoteko moduan gaude. 2011ko maiatzeko Udal eta Foru Aldundiko hauteskundeetan zein azaroan egin ziren Espainiar estatuko hauteskundeetan gertatu bezala, indar bozkatuena izan gara oraingoan [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »