Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2008ko azaroak 23, Igandea

Irudietan | San Anton Eguna 2008

San Anton Eguna txakolin uzta berriaren aurkezpenarekin ospatu dute goizez. Jendetza bildu da ekitaldian eta Mahasti Jaun izendatu dituzte Aritz Aranburu surflaria eta Mikel Corcuera sukaldaritza arloko kritikaria.

Euria egin du goizez eta jendeak aterkiak ireki behar izan ditu. Hala ere, jai giro alaia izan da zahar eta gaztetxoen artean.

Euria egin du goizez eta jendeak aterkiak ireki behar izan ditu. Hala ere, jai giro alaia izan da zahar eta gaztetxoen artean. Egilea: Xabi Aizpurua

  • Mahasti Jaun izendatu dituzte Mikel Corcuera sukaldaritza arloko kritikaria eta Aritz Aranburu surflari zarauztarra.
  • Mikel Corcuera sukaldaritza arloko kritikaria eta Aritz Aranburu surflari zarauztarra izendatu dituzte aurtengo Mahasti Jaun eta uzta berria dastatzen aritu dira.
  • Mezetatik irtetean prozesioan joan dira ordezkari politikoak eta herritar batzuk pilotalekuko karpara, 'mazeroak' aurretik zituztela.
  • Gure Txeru dantza taldeak txakolin dantza egin du herriko abesbatzak 'Txakolin, txakolin..' abesten zuen bitartean.
  • Bertsolariak ere ez dira falta izan San Anton Eguneko ekitaldian. Urtero ohi duten legez, Andoni Egaņa eta Sebatian Lizaso aritu dira bertsotan.
  • Mahasti Jaunak, jatorri izendapeneko langileak, txakolindegietako ordezkariak eta politikariak bat egin dute oholtza gainean, uzta berria dastatzeko.
  • Goiz guztian zehar karpa barruko barran etengabe aritu dira lanean, txakolina eta pintxoak zerbitzatuz.
  • Igor Iturain, Jon Urien eta Andoni Arizti izan dira ekitaldian, Getariako Txakolinaren jatorri izendapenak hartzen dituen Aia, Zarautz eta Getaria herrietako alkateak, hurrenez hurren.
  • Trikiti doinuek alaitu dute goizeko ekitaldia. Laja eta Iturbide izan dira eskusoinua eta panderoa astintzen.
  • Ekitaldi ofizial batzuetan mozorrotuta agertzen diren 'mazeroek' ere ez diote muzin egin txakolina dastatzeari.
  • Pintxo lehiaketa Politena tabernak irabazi du eta saria Josune Lazkano ordezkariak jaso du. Kalabazin edo kuiatxoekin egindako pintxoak aurkeztu dituzte Politenakoek lehiaketara.
  • Euria egin du goizez eta jendeak aterkiak ireki behar izan ditu. Hala ere, jai giro alaia izan da zahar eta gaztetxoen artean.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.