Udal elkarteak ez ditu poltsa konpostagarriak banatuko urtarriletik aurrera

Udal elkarteak ez ditu poltsa konpostagarriak banatuko urtarriletik aurrera

Urola Kostako Udal Elkarteak poltsa konpostagarririk ez banatzea erabaki du. Mankomunitateko lehendakari Amaia Guruzetak jakinarazi du poltsak doan banatzeak, gaurko erabiltzaileen kopurua aintzat hartuta, 168.000 euro inguruko kostua ekarriko liokeela erankundeari 2013an. Krisi ekonomikoaren ondorioz eta udalek eta udal elkarteak izandako murrizkeak kontuan hartuta, mankomunitateak bosgarren edukiontziaren sisteman aldaketak egitea erabaki du. Ildo horretatik, urtarrilaren [...]

Irakurri gehiago

Bertan behera utzi dute Kolonbiaren inguruko hitzaldia

2012/12/11
Nork

Harritan Blai elkarteak jakinarazi duenez, bertan behera gelditu da gaur egitekoak ziren Kolonbiari buruzko hitzaldia. Aurrerago egiteko asmoa azaldu dute.

Irakurri gehiago

50 urteko ibilbidea argazkien bitartez

2012/12/11
Nork
50 urteko ibilbidea argazkien bitartez

Ez dira asko izaten herrian errotu eta 50 urte betetzera iristen diren kultur elkarteak. Aurten bete ditu Getariako Musika Bandak 100 urte, eta datorren urtean, 2013an hain zuzen ere, Gure Txeru Kultur Elkarteari iritsiko zaio txanda. Mende erdia beteko du orduan. Urteurrenaren harira, elkartearen ibilbidea jasotzen duen argazki erakusketa berezia antolatu nahi du Gure Txeruk [...]

Irakurri gehiago

Kolonbiako egoeraz hitzaldia eskainiko dute asteartean

Kolonbiako egoeraz hitzaldia eskainiko dute asteartean

Abenduaren 11rako hitzaldi bat antolatu du Harritan Blai Kultur Elkarteak. Marcha Patrioticako kidea den Juan Pablo Torresek Kolonbiako egoerari buruz hitz egingo du bertan. Getariako Alondegian izango da hitzaldia, 19:00etan.

Irakurri gehiago

Zarautz eta Getaria arteko errepidean errei bat itxita dago

2012/12/05
Nork
Zarautz eta Getaria arteko errepidean errei bat itxita dago

Trafikoko arduradunek jakinarazi dutenez, zuhaitz bat erori da Zarautz eta Getaria arteko errepidean, eta une hauetan errei bat itxita dago.

Irakurri gehiago

Beka bati esker, Balentziagaren 1952ko soineko bat zaharberrituko dute

2012/12/04
Nork
Beka bati esker, Balentziagaren 1952ko soineko bat zaharberrituko dute

Nadín enpresak emandako beka bati esker, Cristobal Balentziagaren 1952ko soineko bat zaharberrituko dute Getariako museoan. Deialdia Arte Ederretako lizentziatuei edo tankerako titulua dutenei dago zuzenduta, beti ere 30 urtetik beherakoak badira. Abenduaren 14an amaituko da eskaerak egiteko epea. Fundazioak gordeta du tafeta gorrizko gaueko jantzi baliotsua, beste 1.300 piezarekin batera. Erabileraren poderioz egoera txarrean dago. Bekadunak [...]

Irakurri gehiago

Euskaraz, festa eta aldarria

2012/12/04
Nork
Euskaraz, festa eta aldarria

Euskararen Nazioarteko Egunean egin ohi duten bezala, atzo ere festa eta aldarria izan ziren nagusi Urola Kostan. Eskualdeko ikastetxeetan askotariko ekitaldiak izan ziren. Zarauzko Orokieta Herri Eskolan, esaterako, Orokieta irratia (89.9 frekuentzia) jarri zuten martxan, estreinakoz, eta Euskararen Egunerako prestatutako lelo, abesti, bitxikeria eta lehiaketa oro irratiz eman zituzten haurrek. Jolasorduan, berriz, kantuan jardun zuten, [...]

Irakurri gehiago
Gaurko eskaintza
argazkia
Eguzkilore osasun spa
9,00 €

deskontua

%59

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)