
Meagarrak astebukaera honetan hasiko dira sanisidroak ospatzen
Getaria Aurten, lehen urtez, Ardi Zakurren Lehiaketa antolatu dute; igande arratsaldean izango da, 18:00etatik aurrera
A. mutiozabal
San Isidro Eguna datorren osteagunean bada ere, maiatzaren 15ean, Meaga auzoko bizilagunek asteburu honetan ospatuko dituzte jaiak. Gaur gauean, suziriak bota eta ikurriña altxa ondoren, mus txapelketa jokatuz hasiko dituzte sanisidroak.
Gainerako egunetan, besteak beste, oilasko biltzea, bertso afaria, pilota partida, paella lehiaketa eta trikitilariak izango dira. Aurten, gainera, igande arratsaldean jokatuko den Ardi Zakurren Lehiaketa antolatu dute estreinakoz.
Bestalde, datorren ostegunean, auzoko jai batzordeak Josefina Azkue omenduko du.
############
egitaraua
Gaurtik hasi eta datorren osteguna bitartean ospatuko dituzte jaiak.
Maiatzak 9, gaur
21:30ean. Suziria bota eta ikurriña altxatuko dute.
22:00etan. Auzokideen Mus Txapelketa.
Maiatzak 10, bihar
Goizean zehar. Oilasko biltzea.
17:00etan. Haurrentzat ekitaldia: Gorriti eta bere abereak, goxokiak, txokolatea eta opilak.
21:00etan. Bertso afaria. Bertsolariak: Mantxi, Arano eta Julen.
00:00etan. Erromeria, Izer eta Alabier trikitilarien eskutik.
Goizaldean. Txokolatea, opilak eta jolasak.
Maiatzak 11, etzi
11:30ean. Meza.
12:00etan. Sagardo Eguna: Izer eta Alabier trikitilariak, Gure Txeru elkarteko haur dantzariak eta Arano eta Julen bertsolariak.
Ordu berean. Binakako Pilota Partida: Joseba eta Eneko Kajuategi bikotea Josu Iribar eta Uraitz Etxeberria bikotearen aurka.
12:45ean. Paella Lehiaketa.
14:30ean. Paella Lehiaketan prestatutakoarekin bazkaria.
Ondoren. Toka txapelketa.
18:00etan. Ardi Zakurren I. Lehiaketa.
Maiatzak 15, osteguna San Isidro Eguna
11:30ean. Meza.
Ondoren. Josefina Azkueri omenaldia, Txakolin Festa, Alaitz eta Olatz trikitilariak eta adinduen omenez bazkaria.
21:00etan. Ezkonduen afaria.
00:00etan. Erromeria, Alaitz eta Olatz trikitilarien eskutik. Jaien aldeko zozketa egingo dute Artelatz elkartean.
############
Musika
Herriko ereserkiaren aukeraketa
GETARIA, Salbatore Deunaren elizan - 2008-07-19
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.