Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2008ko uztailak 25, Ostirala

;2008-05-10;Balentziagako proiektua eteteko mozioa aurkeztu dute hautetsiek. Getaria õõ Herria informatzeko, hausnarketarako epe bat zabaltzeko eta herri galdeketa egiteko ere eskatu dute

Balentziagako proiektua eteteko mozioa aurkeztu dute hautetsiek

Getaria ðð Herria informatzeko, hausnarketarako epe bat zabaltzeko eta herri galdeketa egiteko ere eskatu dute

a. mutiozabal

Getariako hautetsi independentistek Balentziagako proiektua eteteko eskatzen duen mozioa aurkeztu dute aste honetan Udalean. Izan ere, euren ustez museoaren egitasmoa «norabide gabeko egoeran» dago. Hori arrazoitzeko ondorengo adibideak eman zituzten herenegun arratsaldeko agerraldian: besteak beste, diru laguntzak izoztuta daude, Fundazioaren funtzionamendua geldotuta eta eraikitze lanak geldituta. Gainera, museoak proiektu museologikorik nahiz museografikorik eta bideragarritasun planik ez duela diote.

«Egitasmo honek ez dio inolako mesederik egiten herriari eta interes politiko jakinei begira eginda» dagoela adierazten dute hautetsiek mozioan. Era berean, «kalteak konpontzeko garaia» dela diote, eta egin nahi diren inbertsio guztiak horretara bideratu behar direla: «Proiektua bertan behera utzi eta egina dagoen eraikuntza hori getariarren beharretara nola egokitu daiteken pentsatzeko unea da, eragindako kaltea areagotu aurretik».

Informazioa eta herri galdeketa

Mozioaren bitartez, Getariako Udalari museoaren egungo egitasmoa eteteko proposamena egiteaz gain, ondorengo neurriak eskatzen dizkie: herritarrak gertatutakoaren inguruan informatzea, dauden txostenak eskuragarri jarriz; hausnarketarako epe bat zabaltzea; ideien lehiaketa bat aurrera eramatea; eta herri galdeketa egin eta galdeketako emaitzak onartzea.

Printzipioz, aurkeztu duten mozioa hilaren 28rako iragarrita dagoen udalbatzarrean aztertuko dute.

Agenda

Jaiak


UROLA-KOSTA, Arroa Goian - 2008-07-25

Erakusketa

Beirate artistikoak
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.