
San Isidro Eguna etzi bada ere, Meaga auzoko bizilagunak joan den asteburuan hasi ziren jaiak ospatzen; igandean, esaterako, jende ugari gerturatu zen auzora, antolatutako jarduerez gozatzera.
Sanisidroak, betiko giro jatorrean
aritz mutiozabal
Jende ugari gerturatu zen asteburuan Meaga auzora, sanisidroez gozatzera. Igande eguerdian, esaterako, ikusmin handia sortu zuen Gure Txeru Elkarteko dantzari txikien erakustaldiak. Gazte Alaiak txistularien laguntzarekin, ohiko euskal dantzak egin zituzten auzoko frontoian. Bien bitartean, mokadutxoak jateko eta sagardoa dastatzeko aukera izan zuen jendeak, Jai Batzordeak jarritako postutxoan.
Izer eta Alabier trikitilariek eta Julen Zulaika eta Aritz Aranburu bertsolariek giroa berotu ondoren, Kajuategi meagarrak Josu Iribar eta Uraitz Etxeberria getariarren aurka lehiatu ziren pilotan; getariarrek irabazi zuten 22-21. Partidak gonbidatu berezia izan zuen, gainera: Jokin Argote pilotaria. Epaile lanetan aritzeaz gain, oroigarria jaso zuen auzotarren eskutik.
Bestalde, paella lehiaketa, toka txapelketa eta ardi-zakur lehiaketa ere jokatu ziren sanisidroen baitan.
Musika
Herriko ereserkiaren aukeraketa
GETARIA, Salbatore Deunaren elizan - 2008-07-19
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.