
Bere elkartean lapurtzen saiatzeagatik atxilotua
getaria 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo goizean, ustez Sahatsaga kaleko elkarte batean lapurreta egiten saiatzeagatik; atxilotua elkarteko bazkidea da. Goizeko 02:20 aldean norbanako batek Ertzaintzari deitu zion, elkartetik zaratak entzuten zirelako eta norbait lapurretan ari zelako susmoa zuelako. Ertzainak bertaratu zirenean, atxilotua aurkitu zuten elkartean; bulegoko atea eta kutxa gotorra zartatuta zeuden, eta sarrailak ateratzeko makina profesional bat zegoen. Gainera, atxilotuaren jertsean elkarteko bi txeketegi aurkitu zituzten.
Dantza
Dantza saioa: Larrain dantza, mutxikoak..
ZARAUTZ, Musika Plazan - 2008-09-08
Zinema
'Hancock'
AZKOITIA, Baztartxo - 2008-09-08
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.