Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2008ko irailak 8, Astelehena

;2008-07-02;GUTUNAK

Gutunak

Espainiako armada Getarian

Lotsagarria eta mingarria; ezin diot beste hitzik jarri Getariako Udalak (EAJ) Espainiako armadarekin izan duen jarrerari. Lotsa eta mina; bai, hori da Getariako bizilagunen zati handi batek sentitu duguna. Herri hau armaz eta bortizkeriaz zapaltzen ari diren horiek hartu baititu Udalak. Eta ez du balio, Klub Nautikoak gonbidatu dituela eta Udalak ez duela etorrera honetan parte hartu esatea, eta eskuak garbitzea.

Aparkalekuak itxi ia egun guztian, zenbait leku txukundu, kaleak itxi, ontzia ikusi nahi zutenen datu pertsonalak jaso... Klub Nautikoarekin kolaboratuz. Eta horri, egun guztia herria poliziaz josia ikusi beharra gehitu behar zaio.

Horrela pentsatzen al duzue Euskal Herria (Getaria) eraikitzea? Herri hau zapaltzen duten indar armatu zapaltzaileak onartuz? Ez al dago herriari beste ekarpenik egiterik? Zenbait lekutan herriari galdetzeko eskubideaz ari zarete. Galdetu al duzue herrian Espainiako armada hartzerik nahi genuen?

Ulergaitza egiten zait, abertzaletasuna hain ozen aldarrikatzen duzuenok Espainiako armada ezer pasatuko ez balitz bezala hartzea. Norbaitek ulertzen badu, azal diezadala, eskertuko diot eta. Eta ez du balio, itsasontziaren Elkano izena aitzakiatzat hartzerik; Espainiako armada, beti izango baita armada arrotza edozein izenen gainetik.

Beñat Etxabe. Getaria.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.