Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2008ko azaroak 23, Igandea

;2008-07-05;GUTUNAK

Gutunak

Getariarrei eta bereziki nire amari

Larunbata, eguerdia. Ama, arreba eta lagun bat goizeko bermuta hartzen ari gara famili giroan terraza batean. Atzetik norbait inguratzen da eta parean jartzean zera esaten du: «Atzo arratsaldeko zazpitan hire bizitzako pekatuik haundiyena in luan». Hau esan eta ospa egiten du kalean behera. Ama zuzunkorda dago, minutu gutxira ohartu da gertatutakoaz. Haritz Alberdi Arrillaga, maisuetan maisu, ezker abertzalearen ordezkaria, 413 herritarren nahien zaindariak bere sententzia bota du.

Gezurretan oinarritutako argudioekin egia osoa eta bakarraren jabe agertzen zarete, oker gabiltzanoi bide egokia erakutsi asmoz. Herriaren alde lan egiten zabiltzatela diozue, eta txikizioa eta zikinkeria besterik ez ditut ikusten zuen ekintzetan. Milaka eurotako galerak jasaten ditugu herritarrok; hori gutxienekoa da. Badira ordea gauza batzuk, diruz konpondu ezin direnak: irainak, mehatxuak, gorrotoak... Nire uste apalean pertsonak gara herria egiten dugunak, bizia ematen diogunak, eta elkarbizitze hori puskatzen bada, herria antzu bihurtzen da. Bihotzik gabeko herritarrak bihurtzen bagara, San Anton mendia bera ere banandu eta pixkanaka itsasoan hondoratuko zaigu, herritarrok eskatu genion babesak ez baitu zentzurik izango.

Eta zuri ama, eskerrik asko herrigintza zer den erakusteagatik. Maite zaitut. Gora Getaiarrak!!!

Bekatari honen gezur gehiago jakin nahi duenak, udaletxean galde dezala Jon Elizegi Aizpurutaz; egiak zabaltzen beste batzuk ariko dira.

Jon Elizegi Aizpuru. Getariako Udalen EAJko zinegotzia.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.