
Sahatsaga hiritartzeko lanen xehetasunak aztertu ditu Udalak
Getaria Proiektuaren inguruan, Aralar alderdia «egoera nahasten» eta «herritarrak asaldatzen» ari dela salatu du
a. mutiozabal
Sahatsaga birmoldatzeko proiektuaren barruan, Getariako Udalak hirigintzako jarduera programa eta eremuko xehetasunen azterlana egin ditu. Bi txosten horietan proiektuaren hainbat ezaugarri zehaztu dituzte; besteak beste, Sahatsaga hiritartzeko lanek zenbateko gastua eragingo duten, lurjabe bakoitzaren ehunekoa eta zeinbat etxebizitza eraikiko diren eta zein motatakoak.
Txosten horiek alkatetzaren dekretuz onartuko direla jakitera eman du Udal Gobernuak. Ondoren, jendaurrean jarriko dituzte, 20 laneguneko epean. Epe hori bukatu ostean, eta behin betiko onarpena jaso aurretik, osoko bilkuran aztertuko dituzte.
Bestalde, une honetan enpresa eraikitzaileekin negoziatzen ari dela adierazi du Udalak, eta hirigintza hitzarmena «aurki onartuko» dela azpimarratu du.
«Herritarrak nahasten»
Aralarreko ordezkariek proiektuari eginiko kritikei erantzunez, aralarkideak «herritarrak inolako arrazoirik gabe nahastu nahian» dabiltzala salatu du Getariako Udal Gobernuak: «Proiektua oraindik ez dago erabat bukatuta, baizik eta balorazio, azterlan eta negoziazio fasean dago egun».
Horrenbestez, «egoera nahasten ari dira alda daitezkeen hainbat alderdi mugiezinak balira bezala aurkeztean. Horrekin herritarrak asaldatu eta inolako funtsik ez duten beldurrak sortzen ditu», gaineratu du.
Ondorioz, «protagonismo politikoak alde batera utzi» eta lankidetzarako jarrera hartzeko eskatu dio Udal Gobernuak Aralar alderdiari, Sahatsagako proiektuko lanak lehenbailehen has daitezen.
Azoka
San Andres Jaiak
AZKOITIA, Plazan - 2008-11-23
Musika
Musika emanaldiak Xixili deunaren omenez
ZUMAIA, - 2008-11-18
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.