
Euskal Herriko Unibertsitatearen 'Saltillo' belaontziak hainbat portu bisitatuko ditu egun hauetan Santurtzitik Donibane Lohizunera bitartean; Getariara igandean etorriko da.
'Saltillo' eskola-ontziaren bisita
nerea uranga
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Saltillo eskola-ontziak Santurtzitik Donibane Lohizunera artean hainbat portu bisitatuko ditu egun hauetan. Donibane Lohizunen izango da, gaur; Getarian, hilaren 10ean, igandean; eta Bermeon, hilaren 12an. Beraz, nahi duenak itsasontzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango du.
Espainiako II. Errepublika garaikoa da Saltillo izena duen itsasontzi. Baina, gaur egun, EHUko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi Mailako Eskola Teknikoarena da. 1932an eraikitakoa da belaontzia, Herberehetan; Amsterdamgo Leuffschtinf ontziolan, hain zuzen ere. Baina, 1934. urtean Bilboko Merkataritza Ganberako buru Pelu Galindezek erosi zuen eta 1968an Bilboko Nautika Eskola Ofizialari eman zion Saltillo. Beraz, azken 40 urteetan marinelei itsasoaz erakusteko erabili dute belaontzia.
Saltillo itsasontziak 26,25 metroko luzera osoa du, eta bizkarreko luzera 18,74 metrokoa. Lau bela finko eta beste bi gehigarri ditu. Ontziaren barruan, brankako sei literadun gela nagusia, kapitainaren gela, sukaldea, komuna eta gidaritzarako gela ditu.
Iaz, itsasontziak 75 urte zitueneko ospakizunen baitan euskal kostaldetik egindako ibilbidean, Zumaian izan zen belaontzia. Aurten, ere Urola Kostaldean geldialdia egingo du, Getarian. Igandean egun osoz han egonda da eta nahi duenak itsasontzia barrutik ikusteko aukera izango du. Hilaren 11n, Getariatik Bermeora joango da.
Antzerkia
XXVI. Euskal Antzerki Topaketak
AZPEITIA, Izarraitz pilotalekua - 2008-11-23
Erakusketa
'Mundua zulo baten bidez ikusita', Aldundiaren bilduma
ZARAUTZ, Photomuseum - 2008-10-10
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.