Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2008ko azaroak 23, Igandea

;2008-08-08;Andaluziako izpirituarekin bat. Getariako Konpartsak 'Al Andalus' ikuskizuna antzeztu zuen herenegun gauean herriko kaleetan, Salbatore Jaien baitan. Atzo, berriz, Jaia eta Jana Eguna ospatu zuten, atuna janez eta sagardoa edanez.

Getariako Konpartsak 'Al Andalus' ikuskizuna antzeztu zuen herenegun gauean herriko kaleetan, Salbatore Jaien baitan. Atzo, berriz, Jaia eta Jana Eguna ospatu zuten, atuna janez eta sagardoa edanez.

Andaluziako izpirituarekin bat

aritz mutiozabal

Sevillako azokaz mozorrotu zuen herria Getariako Konpartsak herenegun gauean. Al Andalus izeneko ikuskizunaren baitan, 30en bat bikote getariarrek andaluziar kulturako dantzen erakustaldia egin zuten kalez kale: moilan hasi zuten ikuskizuna eta herriko frontoian eman zioten amaiera, Artzapetik eta Kale Nagusitik igaro ostean.

Ikuskizuneko koreografia Marisa Merino dantza eskolako Joana Merino irakasleak landu zuen, eta honek ere parte hartu zuen konpartsa bukaeran, takoneo erakustaldi batekin. Dantzak ez ezik, Salve Rociera abestiaren moldaketa ere entzugai izan zen.

Andaluziatik bueltan,etxeko gastronomia izan zen protagonista atzo salbatoreetan. Eguerdian, atun janaz eta sagardo dastaketaz gozatu zuten Udaletxe aurrera gerturatu ziren guztiek; haurrentzako, berriz, jolasak antolatu zituzten.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.