
Iribar-Uzkudun bikotea izan da Dinastia Etxabe txapelketako garailea
Kirola ðð Gazteen mailan, Iriondo-Zubiri bikotea izan zen jaun eta jabe; finaleko partidak ia 400 lagunek segitu zituzten
a. mutiozabal
Iribar zumaiarra eta Uzkudun errezildarra izan dira aurtengo Dinastia Etxabe pilota txapelketako irabazleak helduen mailan; Iriondo aizarnazabaldarra eta Zubiri berastegiarra, berriz, gazteen mailan. Abuztuaren 22an jokatu ziren finaleko partidak, Gurutzeaga pilotalekuan, eta gutxi gorabehera 400 bat pilotazalek jarraitu zituen norgehiagokak bertatik bertara. Partidak ez ziren hasiera batean espero ziren bezain ikusgarriak izan, pilotariek akats asko egin zituzten eta. Hala eta guztiz ere, tanto ederrak ikusteko aukera ere izan zuten pilotalekura gerturatu zirenek.
Iribar-Uzkudun bikoteak 22-9 emaitzarekin hartu zituen mendean Azkoitiko Andreuri eta Bidegoianeko Galarraga. Antza denez, Galagarrak ez zuen bere egunik onena izan eta huts egite dezente egin zuen. Antzeko emaitzarekin bukatu zen gazteen mailako lehia ere. Kasu honetan, 22-10 irabazi zion Iriondo-Zubirik Etxaniz-Murgiondo bikote azpeitiarrari. Azken hauek ez zuten Iriondo-Zubirik aukeratutako pilota gozatzen asmatu.
Torres epaileari sari berezia
Bikote irabazleei sariak banatzeaz gain, antolatzaileek sari berezia eman nahi izan zioten Luis Torres epaile azkoitiarrari, hainbat urtetan Dinastia Etxabe txapelketan epaile lanetan aritzeagatik. Jendeak txalo artean hartu zuten Torresi garaikurra eman zioten unea.
Dinastia Etxabe pilota txapelketako antolatzaileek biziki eskertu dute txapelketan zehar eta, batez ere, finaleko partidetan Zestoako nahiz inguruetako pilotazaleengandik jaso duten erantzuna: «Jende asko joan da partidetara eta oso jarrera onarekin, gainera».
Antzerkia
XXVI. Euskal Antzerki Topaketak
AZPEITIA, Izarraitz pilotalekua - 2008-11-23
Zinema
'Quantum of Solace'
AZKOITIA, Baztartxo - 2008-11-23
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.