Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2008ko azaroak 23, Igandea

;2008-09-03;Urola Kostako Udal Elkarteak begirale ikastaroa antolatu du . Gizartea Ikastaroa urritik maiatzera bitartean izango da eta ikasleek Eusko Jaurlaritzaren begirale titulua jasoko dute

Urola Kostako Udal Elkarteak begirale ikastaroa antolatu du

Gizartea Ikastaroa urritik maiatzera bitartean izango da eta ikasleek Eusko Jaurlaritzaren begirale titulua jasoko dute

a. larrañaga

Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzuak aisialdiko begirale izateko ikastaroa antolatu du. Klaseak urrian hasiko dira eta 2009ko maiatzean emango zaio bukaera ikastaroari. Hau egiten dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako begirale titulua eskuratuko dute.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ikastaroa Urtxintxa Eskolak emango du eta denera 415 euro balioko du. Egitasmoak aurrera egin dezan, gutxienez 20 laguneko taldea osatu beharko da eta gehienez 30 ikasleko taldea onartuko dute. Horretaz gain, parte-hartzaileek 18 urte izatea ezinbesteko da.

Ikastaroa urriaren 3an hasiko da eta maitzaren 23an amaituko da. Bi zati izango ditu, lehenengoa teoriko izango da eta bertan ikasleek begirale izateko jakin beharreko ezagutzak ikasiko dituzte, 200 ordutatn.

Horretaz gain, bigarren zatian alderdi praktikoa jorratuko dute 120 ordutan zehar. Ostiraletan eta larunbatetan izango dira klaseak, 16:00etatik 20:00etara eta 10:00etatik 14:00etara, hurrenez hurren. Gainera, ikastaroan zehar lau aldiz asteburu osoko irteerak egingo dituzte ikasleek aterpetxe batean.

Ikastaroa gainditu eta Eusko Jaurlaritzaren begirale titulua jasotzeko, ikasle bakoitzak ikastaroaren inguruko txosten bat egin eta aurkeztu beharko du.

Ikastaroaren helburuak

Honen bitartez, etorkizuneko begiraleek zenbait ezaugarri izatea nahi du Urola Kostako Udal Elkarteak. Hori dela eta, aisialdiko begirale izateko trebetasunak eta ezagupenak landuko dituzte ikastaroan; eskualdeko aisialdiaren errealitatea ezagutu eta landuko dute eta aisialdiko ekimenetan euskara eta euskal kultura uztartzeko bideak jorratuko dituzte.

Izena emateko epea

Izena emateko epea irailaren 9a arte zabalik izango da. Informazio gehiago nahi dutenek Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzura deituta (943 890808) edota www.urolakosta.org helbidean eskuratuko dute.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.