
Ohiturarekin jarraituz, iraileko igande guztietan erromeriak egingo dituzte Ernio magaleko Zelatunen; beraz, egun horietan hainbat herritatik abiatuta mendizale askok igoko du mendia.
Mendi magaleko erromeriak
nerea uranga
Erromeria izango da Ernio (1.057 metro) magaleko Zelatun gainean hil honetako lau igandetan: irailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, hain zuzen ere. Batzuk Ernioko gailurrerako buelta eginda, beste batzuk askorik nekatu gabe, baina erromeria giroan murgilduko dira guztiak Zelatungo zelaietan, usadio zaharrari eutsiz.
Eskualdeko hainbat txokotatik abiatuko dira mendizaleak Errezilgo mendira: Errezildik bertatik, Aiatik, Zarauztik, Zestoatik, Azpeititik... Bide motzagoa edo luzeagoa eginda, baina guzti-guztiak ez badira ere, gehienak Ernioko tontorrean edota Zelatunen elkartuko dira. Mendi bueltaren ondoren, mokadutxoa egiteko aukera paregabea ere izaten da Zelatungo bordetan. Eguerdi aldean hasi eta arratsaldeak aurrera egin bitartean trikitilariek alaitutako dantzaldia izango da Zelatunen.
Xingola edota zinta zuri, gorri eta berdeak ere ez dira faltako Ernion. Aspaldiko ohiturari jarraituz, zinta zuri-gorri-berdeak saltzen baitituzte han.
Lagun Onak, hilaren 28an
Jende gehiena, batik bat, iraileko azken igandean igo ohi da Erniora. Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunakoak ere Erniorako mendi irteera ordurako antolatu dute, hilaren 28rako.
Festa girorik ez da faltako, beraz, Ernioren magalean. Hori bai, eguraldia lagun izaten bada, horixe gehiago, mendizale gehiago animatu ohi baita.
Antzerkia
XXVI. Euskal Antzerki Topaketak
AZPEITIA, Izarraitz pilotalekua - 2008-11-23
Erakusketa
'Mundua zulo baten bidez ikusita', Aldundiaren bilduma
ZARAUTZ, Photomuseum - 2008-10-10
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.