
«Hondakinen kalitatea zaintzeko» aldatu dituzte edukiontziak
Ingurumena Ontzi arinak eta plastikoa jasotzeko edukiontziak aldatu ditu Udal Elkarteak eta herritarrak kexatu egin dira
a. mendizabal
Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat kexa jaso du herritarren aldetik ontzi arinak eta plastikoa jasotzeko edukiontzi horiak aldatu egin dituztelako. Edukiontziek aho txikiagoa dute orain eta ezin da hondakinen poltsa osorik bota, hondakin bakoitza banan-banan baizik. Hori dela eta, herritar askok ez birziklatzea erabaki du eta, horren aurrean, Udal Elkarteak edukiontziak zergatik aldatu dituzten azaldu du. Edukiontziaren ahoa txikitu badute, behar ez diren hondakinak ez botatzeko izan da .Horrela, «edukiontzi jakin batean bota ezin daitekeen material kopurua jaitsi egiten dela ikusi da».
Horretaz gain, tope edo muga jarri dute ahoan bertan, eta hori euria ez sartzeko egin dute: «Ontzi arinak bustitzen badira eta sailkatzeko plantara egoera txarrean iristen badira, baztertu eta zabortegira botatzen dituzte».
Bideo emanaldia
Bideo emanaldia eta kontzertuak
ZUMAIA, Zumaiako gaztetxean - 2009-01-09
Zinema
'La hamaca paraguaya'
AZKOITIA, Baztartxo - 2009-01-09
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.