Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Getaria
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

;2008-11-15;Propano kamioi batek su hartu du A-8 autobidean, auto ilarak sortuz. Gizartea Propanoa garraiatu ohi duen kamioia hutsik zihoan, motorra erre zaio eta ibilgailua lehertzeko arriskua izan da

Propano kamioi batek su hartu du A-8 autobidean, auto ilarak sortuz

Gizartea Propanoa garraiatu ohi duen kamioia hutsik zihoan, motorra erre zaio eta ibilgailua lehertzeko arriskua izan da

aiora larrañaga

Atzo iluntzean, Repsol enpresako zisterna kamioi batek su hartu zuen A-8 autobidean, Zarauzko irteera baino kilometro eta erdi lehenago. Donostiatik Zarautzera bideko erreian gertatu zen ezbeharra, 18:00ak inguruan. eta errepidea moztu behar izan zuen Ertzaintzak 19:30ak arte. Auto ilarak Donostia ingururaino iritsi ziren.

Kamioia lehertzeko arriskua

Langile asko lanetik etxera itzultzen ari ziren garaian gertatu zen sutea. Ez aurrera ez atzera geratu zen auto gidari batek jakinarazi zion berria UROLA KOSTAKO HITZARI: «Autobidean geratuta geundenoi autoetatik jaisteko eta oinez Orio aldera abiatzeko agindua eman digu Ertzaintzak, zisterna kamioia lehertzeko arriskua zegoelako». Su hartu zuen kamioiak propanoa garraiatu ohi zuen normalean eta motorra sutan zegoenez lehertzeko arriskua zegoela jakinarazi zuen Ertzaintzak.

Suhiltzaileek 19:00etarako sua itzaltzea lortu zuten arren, 19:30k ingurura arte Ertzaintzak ez zuen autobidea ireki, Babes Zibilekoek kamioia nola mugitu baloratu behar izan baitzuten. Hasiera batean, beste norabideko erreia ireki zuten, eta beranduago, Donostiatik Zarautzera doana zabaldu zuten Nahasmen guzti hori zela-eta Donostia eta Zarautz artean auto ilara luzea sortu zen A-8 autobidean.

N-634ean ere auto pilaketak

Kamioiak izandakoistripuak ezzuen autobidean bakarrik eragin, N-634 errepidea ere guztiz geldituta geratu baitzen. Zarauzko autobideko sarreran dagoen biribilgunean ere nahasmena izan zen, Ertzaintzak autobidean zihoazen autoak atera arazi baitzituen.

Donostialdera zihoazen ibilgailuek N-634etik barrena joan behar izan zuten, eta ondorioz, Zarautz eta Orio bitartean auto pilaketa luzea sortu zen. Izan ere, orain dela zenbait egun Orio gainean izandako luizi baten eraginez, egun hauetan errei bakarra dago irekita bide horretan, eta auto ilarek are gehiago okertu zuten trafikoaren egoera. 20:30erako normaltasuna zen nagusi berriz ere.

Agenda

Zinema

'Looking for Fidel' filma
AZPEITIA, Betharrametan - 2009-01-09

Erakusketa

Beirate artistikoak
UROLA-KOSTA, Legarra beirategia - 2009-01-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.