
Eskualdeko hainbat jokalarik sinatu du Euskal Herriko selekzioaren aldeko agiria
Kirola Urola Kostako 11 futbolarik sinatu dute ika-mika sortu duen 'Euskal Herria' izeneko selekzioaren aldeko agiria
erredakzioA
165 futbolarik ezetz esan diote Euskadi izeneko selekzioari. Herenegun plazaratutako agiriaren bidez eman dute iritzia futbol jokalariek; horien artean eskualdeko 11 lagun daude.
Futbolariek uko egin diote Euskal Herria ez den beste izen batekin jokatzeari. Sinatzaileen artean gizonezkoen lehen eta bigarren mailetako futbolariak, emakumezkoen liga nagusietako jokalariak eta futbol jokalari ohiak daude.
Hautsak harrotu ditu adierazpenak eta abenduan Iranen aurka jokatzekoa zen partida kolokan geratu da. Era guztietako erreakzioak eragin ditu futbolarien jarrerak, hasi politika arlotik eta kirol munduan bukatu arte.
Presioak salatu dituzte
Agiriaren sinatzaileen iritziz, Federazioaren erabakia onartezina da, besteak beste, izenaren «atzerapauso» horretan euskal selekzioaren osaera berean atzera egiteko asmoa sumatzen dutelako; hau da, selekzioa zazpi herrialdeetako jokalariekin osatu ordez Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoekin eratzekoa. «Euskal Herriko kirolariok ez gaude prest atzera egiteko. Guk zazpi herrialde eta 21.000 kilometrok osatzen duen nazioa ordezkatu nahi dugu eta horrek gaur eta orain Euskal Herria izena du», azpimarratu dute agiria sinatu duten jokalariek.
Bestalde, Euskadiko Federazioak selekzioaren izena alda dezan presioak izan dituela salatu dute agiria babestu duten jokalariek. «Euskal Autonomia Erkidegoko federazioek ez dute borondaterik eta asmorik euskal kirolariak batuko gaituen federazio nazionalak sortzeko. Izenaren aitzakian atzera egin nahi dutenak, bihar osaketaren barnean ere atzera egin, eta EAEko selekzio bat osatu nahiko dute, beste hainbat kiroletan gertatzen den bezala», esan dute.
Emandako hitza betetzeko
Euskal Herria izena duen selekzioa nahi duten futbol jokalariek adierazi dutenez, «beraiek (Federazioko kideek) hartu dute atzera egiteko erabakia, beraiek dira emandako hitza bete ez dutenak eta orain, haiei dagokie zuzentzea. Hala ez bada, gu ez gara partida jokatzera joango. Eta beraiena izango da ardura», adierazi dute 165 sinatzaileek erakundeen jarrera salatuz.
############
agiria sinatu duten eskualdeko futbolariak
Ane Orbegozo (Zarautz), Realeko jolakaria.
Irene Paredes (Zarautz),
Realeko jokalaria.
Oihana Galdona (Zarautz),
Realeko jokalaria.
Maite Lizaso (Zarautz),
Realeko jokalaria.
Dani Estrada (Zarautz),
Realeko jokalaria.
Mikel Labaka (Azpeitia),
Realeko jokalaria.
Mikel Aranburu (Azpeitia),
Realeko jokalaria.
Jokalari ohiak
Bixente Oiarzabal (Azpeitia),
Eibarko jokalari ohia.
Joseba Arregi (Zarautz),
Eibarko jokalari ohia.
Manu Urbieta (Zarautz),
Realeko jokalari ohia.
Joseba Lizaso (Zestoa),
Eibarko jokalari ohia.
############
############
@Agiria. Futbolariek herenegun plazaratutako adierazpena osorik irakurtzeko aukera dago:
www.urola-kostakohitza.info
############
Zinema
'La hamaca paraguaya'
AZKOITIA, Baztartxo - 2009-01-09
Zinema
'La hamaca paraguaya'
AZKOITIA, Baztartxo - 2009-01-09
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.