
Urolako Atzegi Eguna, bihar
Gizartea Adimen urritasuna duten pertsonen senitartekoek osatutako taldeak bi urtean behin egiten du ospakizuna
nerea uranga
Urolako Atzegi Eguna ospatuko dute bihar Azpeitian. Esklabetako elizan meza izango dute 11:00etan eta gero, Kiruri jatetxean bilduko dira denak bazkaltzeko. Bi urtean behin antolatzen duten ospakizuna da: «Denok elkartu, eta Atzegi guztiok osatzen dugula gogorarazteko eta egun atsegin bat pasatzeko antolatzen dugu jaialdia».
Urolako Atzegiko Batzordea, adimen urritasuna dutenen senideek osatutako taldea da. Taldea, elkartasunean oinarrituta eta borondatez biltzen da. Programazioa lantzen dute eta bailaran sentsibilizazio ekintzak ere jartzen dituzte martxan. «Helburua pixkanaka-pixkanaka jendea informatzea eta sentsibilizatzea da», diote batzordekoek. «Era horretan, adimen urritasuna duten pertsonak beraien ingurunean gizarteratzea erraztu nahi dugu».
Atzegi, adimen urritasuna duten pertsonen familietako kideek osatutako elkartea da, eta Gipuzkoan egiten du lan. Elkartekoek azaldu dutenez, 1.960an sortu zuen Atzegi familia talde batek, «behar zuten giza laguntza izateko eta era horretan gehiago bakarrik ez egoteko».
Urte hauetan guztietan, euren seme-alaben eskubideen aldeko borrokan jardun dute, «gizartea aldatzeko helburua geure gain hartuta». Eskualdeka taldetan banatuta daude familiak eta bakoitzak bere eremuan egiten du lan. 48 urte pasatu badira ere, euren senitartekoak gizarteratzearen alde lanean jarraitzen dute.
Ladilloa lerro bakar bat
Testua lehen parrafoa testua lehen parrafoa.
Testua testua testua testua testua testua.
Testua testua testua testua testua testua.
Ladilloa lerro bakar bat
Testua lehen parrafoa testua lehen parrafoa.
Testua testua testua testua testua testua.
Testua testua testua testua testua testua.
Hitzaldia
VIII. Bidaia Tertuliak
AZKOITIA, Kultur Etxean - 2009-01-09
Zinema
'La hamaca paraguaya'
AZKOITIA, Baztartxo - 2009-01-09
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.