
Man taldeak aurrera darrai Bertso Parrandan
Kultura 'Mini', Ander Urbieta eta 'Naparra' finalaurreko saioetara sailkatu dira Azkoitian egindako saioan
i. elorzA
Bertso Parrandako bigarren kanporaketa jokatu zen, herenegun, Azkoitiko Etxe Aitz tabernan. Urti (Urko Egaña, Ruben Gorrotxategi eta Tibalt Alberdi) eta Man (Mini, Ander Urbieta eta Naparra) taldeak aritu ziren lehian, eta Man hirukotea gailendu zen.
Honenbestez, erabakita geratu da datorren abenduaren 12an Errezilgo Trintxeran jokatuko den finalaurrekoa: Man eta Aure taldeak ariko dira elkarren aurka.
Bertso Parrandaren hurrengo saioa azaroaren 21ean izango da, Azpeitiko Korralen. Txanboiek eta Neli taldeek jokoan izango dute finalaurretarako beste txartela.
Zinema
'Looking for Fidel' filma
AZPEITIA, Betharrametan - 2009-01-09
Zinema
'Spirit' filma
ZUMAIA, Aita Mari zinema aretoan - 2009-01-09
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.