Getariako Udalak Euskara eta Kultura Mahaia sortu du, herritarrek bi gai horien inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko gunea izan dezaten. Herenegun iluntzean aurkeztu zuten egitasmoa Getariako Udaleko ordezkariek. Lehenengo bilera horretan, herriko hamabi elkarte ingurutako kideek eta norbanakoek hartu zuten parte, udalak jakinarazi duenez. Hala nola, Getariako abesbatzako, guraso elkarteko edota Sustraiak elkarteko kideak bertaratu ziren. [...]
Irakurri gehiago









